Inoren soroak erraz jorratzen dira

Mutrikuko herria, Mutriku maitia…

Nere etxian beti izanga hondartza zaliak. Udan, igandero, egun osua, Lekeitxioko, Orixoko edo Mutrikuko hondartzan pasatzen giñun. Amak, frigorifiko laranja eta beige batian entsalada eitxeko tomatiak, letxuga, arrautza egosixak, ardo fresko-freskua eta abar sartu eta han juten giñan laurok, aitxa, ama, nere ahizpa eta laurok siento beintixietian. Jarraitu irakurtzen

Hizkeria kategoria barruan | Komentarioa egin

Azautzako oilarra (2. zatia)

Basilika aldean izan ondoren, Azautzara itzuli eta bazkaltzen hasi ziran. Badakizue, ospakizunetako menua: kroketak, patea, urdaiazpikoa, salda, haragia… Bitartean, zeintzuk agertu ziren? Ba, oiloak eta oilarra. Sukaldeko leihotik ixil-ixilik sartu eta pastelak hartu zituzten, jarraitu zidan kontatzen Xapugorrik. Postrerako unea zan eta izeba Loretik haurrei esan zien: Jarraitu irakurtzen

Hizkeria kategoria barruan | Komentario bat

Puntua egin edota irakurri

Irakurzale amorratua naiz umetatik eta liburuz beteta ditut apalak (eta armairuren bat). Ia beti liburu pare bat hasia izaten dut, ez naiz bakarra irakurtzen duten horietakoa. Fakultateko liburuak faltako ditut, zuzenbide ikasketak burutu arren sekula horretan lanean aritu gabea naizenez oparitu egin nituelako. Nire buruari maiz esaten diot opor luze batzuk behar ditudala irakurtzeko, irakurtzeko bakarrik. Jarraitu irakurtzen

Legazpi6 euskaltegia kategoria barruan | 3 Komentario

Azautzako oilarra

Saninaziyo bezpera zan. Semiak Bego eta amonakin Azpeitira jun ziran, Azautza baserrira. Gurasoak Donostian geratu ziran gortinak garbitzeko asmotan.

Biharamunean, aita-amak kotxea hartu eta Azpeitira jun ziran poz-pozik familiakin Saninaziyuak ospatzera. Jarraitu irakurtzen

Hizkeria kategoria barruan | 2 Komentario

Lanzarote

Aste Santuan Lanzarotera joatea erabaki genuen, eguzkiaren bila. Negua nahiko gogorra izan da, eta beharrezkoa zen eguzkia ikustea. Nahiz eta bero handia ez genuen aurkitu, hemengo eguraldiarekin alderatuta  uda ematen zuen. Familia osoa joan ginen , bi umeak eta gurasoak. Orain dela urte batzuk, nire bikotekidea eta biok joan ginen umerik gabe deskantzatzera oposaketak egin eta gero. Baina  aurtengo plana oso desberdina izan da. Jarraitu irakurtzen

Legazpi6 euskaltegia kategoria barruan | Komentario bat

Irisarriko Maddiren berriak

Aspaldiko phartez agur deneri iphar aldetik,
Iphar aldean ere haïze, euri et hotz negu minean bezala!
Gure hezur gaïxoek balukete iguski pixka baten beharra! Gaïnerat aïrosteko ez dugu politika eta miseria baïzik, telebixta eta iratietan… Bono aski nigar… denak pasatuko dira eta egun hobeek penak ezeztatuko dituzte! Jarraitu irakurtzen

Hizkeria kategoria barruan | Komentario bat

Langile baten galderak liburu baten aurrean

Mikel Laboak hain modu ederrean kantatutako kanta hau bezalakorik ez da izango ziurrenik biharko eguneko aldarrikapenak girotzeko.
Galdera sorta luze hau irakurrita historian zehar gauzak gutxi aldatu direla ikusiko dugu; gaur guk krisia dugu ahotan baina Tebasen, Babilonian, Liman, Erroman edo Bizantzion ere izango zuten zer esanik… Jarraitu irakurtzen

Legazpi6 euskaltegia kategoria barruan | Komentario bat

Mila izarreko hotela

Tarragonara joan gara aurtengo Aste Santuko oporretan. Eguraldiaren iragarpenak erabaki du destinoa. Hala, urtero legez, eguzki gehien, tenperatura epelen eta euri gutxien egiten duen lurraldea hautatu dugu.
Bidaiakideak ere urterokoak izan dira: familia. Eguneroko erritmoa eten eta pozik ekin diegu prestaketa lanei, elkarrekin egun lasaiak eta ederrak igarotzeko itxaropenez. Jarraitu irakurtzen

Legazpi6 euskaltegia kategoria barruan | Komentario bat

Liburuaren Nazioarteko Eguna

Apirilak 23 ditu gaur, astelehena. Miguel de Cervantes, William Shakespeare, Garcilaso de la Vega eta Josep Pla idazleak hil zireneko eguna. Hori horrela Liburuaren Nazioarteko Eguna gaurko egunez ospatzeko eskatu zion Editoreen Nazioarteko Elkarteak Unescori. 1995ean eman zuen baiezkoa Unescok eta geroztik hementxe gabiltza gaurko egunez liburu kontuak ahotan ditugula. San Jurgi eguna ere izaki Katalunia aldean liburez gain larrosak ere opari izango dira gaurkoan. Jarraitu irakurtzen

Legazpi6 euskaltegia kategoria barruan | Komentario bat

Sacher tarta, txokolatezko zoramena

Vienako tarta da, 1832an Franz Sacher-ek sortu zuen Metternichearen printzearentzat. Dirudienez, errezeta sekretua da eta daudenak kopiak dira. Jarraitu irakurtzen

Legazpi6 euskaltegia kategoria barruan | 3 Komentario