2018ko sagardotegia

Txangoa sagardotegira

 

 

Urtero bezala, aurten ere egin dugu sagardotegian bazkaria euskaltegiko irakasle eta ikasleok. Negu luzearen ondoren, eguzki ederra lagun izan genuen Donostiatik oinez joan ginenok eta berrogeita zazpi lagun elkartu ginen elkarrekin bazkaltzeko

Ohi bezala, ikasleren batek bidali digu txangoaren kronika aurten ere.

Joxerrak idatzi digu kronika polit hau.

Milesker, Joxerra!

Aurtengo martxoaren 21ean, udaberriaren lehenengo egunean, Legazpi 6 euskaltegiko ikaskide talde bat Maiterekin elkartu ginen Mirakruz gainean, Arzak jatetxearen ondoan, goizeko 9,30etan.  Helburua zen Zelaia sagardotegira joateko, gure euskaltegiak urtero antolatzen duen  txangoan parte hartzea.
 
Pentsatu genuen Arzaken gosaltzea ibilbidea hasi baino lehen, noski…(“Deconstruido de gelatina” bat, edo horrelako zerbait)…  Baina une horretan goserik gabe geunden… Pena!!!

Maitek abisatu zigun aipatutako ibilbidea nahiko luzea izango zela, eta betetzeko segur aski hiru ordu, gutxienez, erabili beharko genituela, Baina.. ¿nork esan zuen “beldurra”?.Talde ausart honekin, horri dagokionez ez daukagu arazorik!

Gainera eta zorionez, atera zitzaigun eguraldia ezin hobea izan zen. Nik uste dut aurreko egunean Maitek Jaungoikoarekin hitz egin behar izan zuela egun eguzkitsu bat enkargatzeko. Ziur!

Gure gelatik Koldo eta biok bakarrik joan ginen eta, horrez gain, beste gelakoak ezezagunak ziren guretzat. Baina azkar konturatu ginen jendea oso atsegina eta sinpatikoa zela, eta guztion artean giro oso polita eta dibertigarria jada hasieratik sortu zen.

Aldapan gora

Berriketan tipi-tapa

 

 

 

 

 

Astiro-astiro genbiltzan kilometroak betetzen, bide eta ikuspegi politen artean. Erritmoa ez zen oso gogorra, baina biguna ere ez.

Ibilbidearen erdian, gutxi gora-behera, eta indarrak berreskuratzeko, sagardo eta pintxo batzuk hartzeko baserri batean geldialdi bat egin genuen, euskaltegiren gonbidapena onartuta. Kanpoan kokatutako mahai luze batean egon ginen, eguraldia aprobetxatzen. Oso gustura, egia esan.

Hamaiketakoa

Atseden horretan bururatu zitzaidan katalanen txiste bat kontatzea, eta azkar konturatu nintzen gizon bat oso serioa gelditu zela txistea entzun ondoren.. Azaldu zigun erdi-katalana zela, eta ia barkamena eskatu behar izan nion… Baina ez dut uste Koldok aipatutako egoera ondo ulertu zuenik: Egurra gehiago botatzeko, gizon berberari segidan kontatu zion beste katalan-txiste bat… Horra!!!

Jarraitu genuen eta ibilbidean animalia batzuk topatu genituen: antzarrak, ardiak, zaldiak…:


Eta “Prantxisko” astoa! Asto bat zegoen bide ondoan eta azkar nabaritu nuen antza izugarria zeukala nire lagun batekin, Franziskorekin. Azkar izendatu nion eta berehala Maitek argazki bat egin zigun… Ez dakit nitaz maiteminduta gelditu zen hala ez baina, gutxienez, hurrengo bostehun metro nire atzetik etorri zen Prantxisko! Agurra, agur guztiak bezala, oso tristea izan zen… Dirudienez, txangoan nik egindako harreman garrantzitsuena Prantxiskorekin izan zen.

Koldoren harremanak, aldiz, handitzen joan ziren. Emakume bati euskararen maila goraipatu zion, eta, maila horrekin, euskaltegiari ez duela joan behar esan zion. Baina, kasualitatez,  une horretan Maite oso hurbil kokatuta zegoen eta, Koldoren esaldia entzun ondoren, erantzun azkarra eman zion: ” Mesedez, ez iezaguzu bezeroak galtzea eragin! ”

Giro sinpatiko horrekin sagardotegira iritsi ginen. Bazkari oso goxoa izan zen, on eta ugaria. Hango langileekin eta ikaskideokin ere oso gustura egon ginen.

Berehala konturatu nintzen sagardoa edaten oraindik asko ikasi behar dudala, iaz edaten hasi nintzelako, beharbada… Horren ondorioz, ia bazkari osoa  bakarrik egon nintzen mahaian, eta Koldok kupeltegira egindako kilometroak mendiko ibilbidekoak baino gehiago izan ziren. Ziur nago!

Beti bezala, azken ordua ezberdina izan zen, noski. Denok dakigu zati horretan beti harreman estuenak agertzen direla…  Eta bizitza osoetarakoak ere, nola ez!
Autobusaren geltokia oso gertu zegoen, eta Koldo eta biok poliki-poliki hara iritsi ginen etxera itzultzeko.

Laburbilduz, nik esango nuke egun oso polita eta dibertigarria pasatu genuela. Nik uste nuen baino askoz gehiago, egia esan. Kirola, mintzapraktika, bazkaria, txantxak… Gomendagarria, benetan.

Ez dakit hurrengo ikastaroan euskaltegian izango naizen. Lanaren edo egoera orokorraren arabera erabakia hartuko dut… Baina modu batera edo bestera nire asmoa, gure asmoa, datorren urteko txangoan egotea da!
          
                                                             Joxerra Etxeberria

Egilea: Legazpi6
Data: | Kategoriak Asteroko aipuak | Iruzkinak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude