Aguakate pate berezia

aguakateaUda hasieran, barrengorri patearen errezeta argitaratu genuen eta arrakasta izan du gure irakurle eta jarraitzaileen artean. Hori ikusita beste pate goxo bat ekarri dizuegu gaurkoan. Aguakate ederrak ditugu fruta dendetan orain, eta haiekin egindako patea proposatuko dizuegu. Ez da ez betiko guakamolea, baina badu antzik, probatu eta gozatu!

OSAGAIAK:
125 gr. garbantzu
Kombu alga zati bat
Gatz pittin bat
Aguakate handi bat
Limoi erdi baten zukua
25 gr. sesamo xigortu eta ehotua
Bi goilarakada yogur natural
Baratxuri ale erdi bat
Oliba olio birjina 150 ml.

PRESTAKETA
Garbantzuak beratzen ipiniko ditugu gau osoan. Garbitu, gatza bota, eta kombu alga zatiarekin egosiko ditugu. Ondoren, hozten utziko ditugu.

Ontzi batean osagai guztiak ipiniko ditugu, eta ondoren irabiagailua erabiliz ondo txikitu ore mehea egin arte. Hurrenkera honetan nahasiko ditugu: garbantzu txikituak, aguakatearen mamia, limoi erdiaren zukua, 25 gr. sesamo xigortu eta ehotu, bi goilarakada yogur, baratxuri ale erdi bat eta oliba olioa. Ore mehea egin arte irabiatu, eta hozkailuan eduki ordubetez.

On egin!

Egilea: Legazpi6
Data: | Kategoriak Asteroko aipuak | Iruzkinak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude