Aingeru zaindariaren eguna, Ibaetako jaiak

Aingeru zaindariaren eguna dugu gaur aizue eta Donostian gaur egin litekeen gauzarik onena Ibaetara joatea da. Meza 11:00etan izan da urtero bezala eta ondoren salda beroa, trikitilariak, Gorritiren animaliak eta bertsolariak izango ditugu denon gozagarri. Hiri honetan bizirik dirauen erromeriarik politenetakoa izango da gaurko egunekoa. Arratsaldean berriz pilotariak eta bertso saioa eta iluntzerako afari herrikoia; egun beteko egitaraua izango dugu gaur bertan. Aukerarik izanez gero hurbil zaitezte bertara, jai benetan herrikoi eta polita ikusiko baituzue; azken hamarkadatan gutxi aldatu dena. Ibaeta aldatu den heinean jaia ere galtzeko arriskuan zela pentsa zitekeen baina ez da hala izan, zorionez.

Ermita berritu eta ederraren inguruan izango dira ospakizunak, Urresti-gain baserriaren ondoan. Baserri honi buruz eta bertako jabeei buruz Sebastian Salaberria oiartzuarrak idatzi zuen “Sagardotegiak” izeneko bere lanean. Bertan Ibaetako jaiak ederki asko deskribatzen ditu; nola ospatzen ziren, nork antolatzen zituen, nor izan zen bertan etab. Auspoa sailean ditu bere lanak Sebastian Salaberriak, edonork debalde irakurtzeko moduan.

Iraganekoak edo gaur egunekoak hementxe, hurbil asko, ditugu Ibaetako jai herrikoi eder hauek. Gaur dugun giro polita aprobetxatuz arratsalde ederra igaro genezake bertan. Ondo ibili!

 

Egilea: Pinpilinperpauxa
Data: | Kategoriak Asteroko aipuak | Iruzkinak

2 erantzun Aingeru zaindariaren eguna, Ibaetako jaiak-ri

  1. mendiitu@yahoo.es' egilea: Jon

    Pinpilinperpauxa maitia, komeniko litzaiguke goi mailako ikasleek -tira, ez zaitezte horrenbeste poztu- lantxo bat egitea, Donostiako eta inguruetako jai eta erromeria herrikoi hauei buruzkoa. Honetara, datorren ikasturtean gure programazioan kontuan izan ditzakegu. Adoz Epistol, KomaHantxe, etab.? Narritan?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude