AIRE-KRUXPETAK

Errezeta goxo bat nahi egun hauetarako?

Horra hor, gozotegietan topatuko duzuen postreetako bat, pazientzia pixka batekin, merke-merke etxean egiteko.

 

AIRE KRUXPETAK
Osagaiak
•    80 g gurin
•    Koilarakada bat azukre
•    Baso bete ur
•    Gatza, ximiko bat
•    200 g irin
•    5 arrautza

 

Eltze batean, ura, gurina, gatza eta azukrea ipiniko ditugu egosten. Irakiten hasi orduko erantsiko dugu irina, kolpe bakar batez, eta koilara batez landuko orea, eltzeko paretetatik erraz askatzen dela ikusi arte. Sutatik atera eta hozten utziko dugu orea apur batean, eltzetik atera gabe. Epeldu denean erantsiko ditugu arrautzak, banan-banan, osorik eta jo gabe. Arrautza bakoitza orean egoki batu arte ez dugu besterik gehituko. Ondozka sartuko ditugu guztiak.
Padera batean oliba olio ugari isuri eta, oliotan bustitako koilara batez, orea erantsi ez dadin, intxaur baten tamainako zatiak hartuko ditugu ximikoan oretik, olio ketsuan amiltzeko. Berdin-berdin frijituko ditugu guztiak. Bada olioari limoi-azalen bat eransten dionik, lurrintzeko. Frijitu ahalean xukatuko ditugu kruxpetak.
Epeltzen direnean, guraize batzuez albo batetik ireki eta barruko orea hustu egingo diegu, neurrian betiere, kruxpetei, betegarria sartu ahal izateko. Ez baditugu bete behar, azukre-hautsa eta kanela gainetik hautseztatu eta bero zerbitzatuko ditugu

Egilea: Legazpi6
Data: | Kategoriak Asteroko aipuak | Iruzkinak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude