“Aitortu behar ez garela suertatuko dena aurresateko gauza. Espero ez genuena gertatzen da beti. Espero ez duguna itxaron behar dugu” Joseba Sarrionandia

Joseba Sarrionandiaren “Hitzen ondoeza” (Txalaparta 1997) liburutik hartutako aipua da honako hau, “ustegabekoa” hitzari berak emaniko definizioa. Nahita aukeratu dugu, ustegabekoa guk hartu dugulako Euskal Herrira itzultzeko atea irekita duela jakindakoan.

Ez dirudi gaur Gasteizen ematekoak diren Euskadi sarietara joango denik baina benetan merezi luke, bere inguruan sortu den kalapita lotsagarri honi bukaera eder eta hunkigarria emateko sikiera.

Itzulera hori bai litzatekeela kolosala!

 

Egilea: Legazpi6
Data: | Kategoriak Asteroko aipuak | Iruzkinak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude