ALBAOLA IKUSTEKO AUKERA

Albaola_Itsas_Kultur_Faktoria,_Pasai_San_Pedro._Gipuzkoa,_Euskal_HerriaALBAOLA ITSAS KULTUR FAKTORIAn XVI. mendeko San Juan baleontziaren erreplika egiten ari dira 2016 Europako Kultur Hiriburutzaren baitan.

Pasai San Pedron kokatuta dago Albaola eta bere helburua itsas ondarea zabaltzea eta berreskuratzea da.

Datorren asteartean, hilaren 22an, bisita gidatua dugu hitzartua Legazpi 6 euskaltegiko ikasle eta irakasleontzat. Aukera ezin hobea bertatik bertara proiektua ezagutzeko.

Bisita 12:00etan izango dugu eta, ondoren, nahi duenak, Donibanen bazkaltzeko aukera du.

Bisitara edo bazkaritara joan nahi duenak izena eman behar du euskaltegiko bulegoan.

Laster izango dugu bisitaren kronika BLOGABOGAN euskaltegiko ikasleen eskutik.

Egilea: Legazpi6
Data: | Kategoriak Asteroko aipuak | Iruzkinak

Erantzun bat ALBAOLA IKUSTEKO AUKERA-ri

  1. as.m.s.g@terra.com' egilea: Ana Mari Arrieta Maya

    joango naiz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude