ALBAOLAKO BISITAREN KRONIKA

AlbaolaDuela pare bat aste, Pasaian dagoen Albaolara Legazpi 6 euskaltegiko hirurogei lagun hurbildu ginen.

Egun ederra eman genuen Pasaia aldean, eta gure hiru ikaslek beren kronikak helarazi dizkigute. Jarraian dituzue hiru kontaketak. Esker mila, Mertxe, Make eta Ismaeli.

Pasa den asteartean, 22an, txango kultutala egin genuen.
Bederatziak eta laurdenetan Bretxan elkartu ginen hamar lagun eta ttipi-ttipa, ttipi-ttapa euria pixka bat eta giro onarekin S. Pedrora iritsi ginen.
Falkon Kresten gure hamaiketakoa hirurogei lagunentzat prestatuta zeukaten, zeren oinez joateko ez, baina jateko denok prest.

IMG_20161122_094845 IMG_20161122_102918 IMG-20161122-WA0006
Pintxo bat ogitartekoan jan genuen: hegaluzea, piparra eta antxoa. Oso ona zegoen eta edateko, sagardoa, txakolina, ardoa… bakoitzak nahi zuena.
Hamabietan bisita hitzartua genuen, Albaola Museoa ikusteko. Oso interesgarria izan zen eta adi-adi entzun genituen eman zizkiguten azalpenak.

IMG_20161122_121840 IMG_20161122_125933 IMG_20161122_130347

Sarrera pixka bat  arriskutsua baina barrukoa oso polita.

Duela urte asko, 1563an, Pasaian eraiki zuten San Juan baleontzia, egurrez, Ternuara joateko baleak harrapatzera.

IMG_20161122_130920
Euskal Herritik eramaten zituzten elikagaiak sei hilabete pasatzeko eta Ternuara iristean etxeak egin behar izaten zituzten beraiek bizitzeko.
Behar zuten guztia hemendik eramaten zuten.
Kriston hotza pasatzen zuten: 20º zero azpitik.
Bi urte beranduago, 1565ean, San Juan baleontzia hondoratu egin zen Kanadako kostaldean. Gero, 400 urte beranduago, 1978an bertan aurkitu zituzten itsasontziaren hondakinak.

IMG_20161122_131416

 

Orain Donostia 2016 dela eta Kanadako Gobernuaren laguntzarekin eraikitzen ari dira San Juan baleontziaren erreplika.
Mertxe

 

ALBAOLAREN HISTORIA

XVI. mendean eraiki zuten Pasaian “San Juan” baleontzia.
Orain ari dira ontzi honen erreplika egiten, Museo bihurtutako ontziolan.
Lana lehen bezala egiten ari dira: arotzak garai bateko teknikaz ari dira egiten itsasontzi hau.

IMG_20161122_124320 IMG_20161122_132600 IMG_20161122_132646
Balearen arrantza oso garrantzitsua zen XVI. medean, baita bakailuarena ere.
Euskaldun arrantzaleak bakailua lehenengo lehortu egiten zuten eta gero gatzetan jarri; hortaz, gatza gutxiagorekin. Beste lekuko arrantzaleak berehala gatza botatzen zioten eta hala gehiago gastatzen zuten.
Beste bitxikeria bat zen euskaldunak sagardoa eramaten zutela edateko eta horregatik ez zuela harrapatzen eskorbutoa.
Make

2016ko azaroren 22a asteartea zen….
Albaola Museora (Pasaian). Legazpi 6 euskaltegiko talde batek txangoa egin zuen: Donostiatik Pasai Sanpedrora. Gure jomuga zen Albaola Museoa bisitatzea. Eguraldia txarra zen: eguzkirik gabe eta, gainera, euri meatxua izan zen. Beti bezala, norbaitzuk (ausartak) bidaia oinez egin zuten. Adibidez, Maite eta Virginia (andereñoek), eta Mertxe Make, Ana Mari, Ana, Jaione, Ester, Kotelo (Ostolaza Diaz jauna), Xabier (errioxakoa), Fermin (erreportaria) eta abar. Zenbaitzuk (alferrek), kotxez egin zuten bidaia : Jone, Lourdes , Mikel (ile goxua), Imanol (gizon herabetia) eta ni, (errena).
Hamaiketan ,talde osoa Muguruza tabernan gelditu ginen (jendeak deitzen dio “Falkon Krest”; nik ez dakit zergatik bere Kaliforniako konnotazioa.. ). Han, jakina, hamaiketakoa egin genuen.

IMG-20161122-WA0007 DSC_2549

Eta gero, denok oinez Albaola Museora Joan ginen. Albaolan Pasaiako itsas kultur faktorian,XVI. mendean, portu berean egindako “San Juan” baleontziaren erreplika historikoa jendeaurrean eraikitzen ari dira. Museo bihurtutako ontziola honetan, euskal itsas historian murgilduko zara, arotzak garaiko teknikak erabiliz lanean zuzenean ikusiko ditugu……

Bisita bukatu zenean, museoa utzi genuen. Orduan euritakoen azpian. Euria asko izan zen untzi lekurantz. Sanpedrotik Sanjuanera Joan behar genuen bazkaltzera.

IMG_20161122_140220 IMG_20161122_140403 IMG_20161122_140610

 

Itsasoan zehar ikusi nuen kaio mordo bat zeru azpian bere musika abesten zuten.Benetan kantu ederra zen ¡ niri ilea kizkur bihurtzen zait, momento horretan.

 

Azkenik, hiru hitz esan nahi ditut:  ondo pasatu nuen !
Ismael

 

Egilea: Ziabloga
Data: | Kategoriak Asteroko aipuak | Iruzkinak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude