Almendra eta hur turroia

OSAGAIAK

  • 150 gr. azukre
  • arraultz zuringo bat
  • 250 ezti
  • 200 gr.  hur zuritu
  • 300 gr. almendra zuritu
  • limoi erdi baten ura eta limoi azal birrindua (biologikoa izatea komeni beraz)
  • olata xaflak

NOLA EGIN

1. Fruitu lehorrak zati handitan zatitu eta labean xigortu. Hamar minutu 180ºtan.
2. Azukrea limoi urarekin berotzen ipini eta almibarra egin. Eztia pixka bat berotu eta almibarrari gehitu, irakin  gabe.
3. Su baxuan nahasi etengabean almibar eta ezti nahasketa eta fruitu lehorrak gehitu. Ondoren limoi birrindura eta arraultza zuringoa ere bai, arraultza zuringoa harrotu egingo dugu aurretik.
5. Dena ondo irabiatu eta metalezko moldean ipiniko dugu orea. Aurretik olata xaflak ipiniko ditugu moldean.
6. Bi ordu hozten utzi eta jateko moduan edukiko dugu.

Egilea: Pinpilinperpauxa
Data: | Kategoriak Asteroko aipuak | Iruzkinak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude