AMOUR

Datorren asteazken eta ostegunean, AMOUR antzezlana ikustera joateko aukera eskaini digute Eskolatik Antzerkira programaren arduradunek.

Itxura polita du eta ziur gustatuko zaigula. Ikasleren batek ere helaraziko digu bere iruzkina. Zain geratuko gara.

Bitartean, hona ikuskizunaren nondik norakoak:

Herrialde batean hasten da dena, haur batzuk jolasean dauden bitartean. Mundua ezagutzen saiatzen ari dira, horretarako haien unibertsoa transformatuz. Ausart eta lotsagabe, helduak imitatzen dituzte. Eta maitatzen saiatzen dira, sentimendu horren benetako esanahia ezagutzen ez duten arren. Bidean, ez diote haserretzeari muzin egiten, eta gorroto hitza ere arin ikasten dute. Ezagutzen dituzte usainak, azala, ferekak, bakardadea, babesa, desira. Denbora ez dute ezagutzen ordea.

Ustekabean, hirurogei urte inguru igaro dira. Orain, zahartuta, poltsikoetatik hainbat hitz ateratzen dituzte, hosto zimelduak bezala erortzen direnak. Ezagutzen dituzte usainak, azala, ferekak, bakardadea, babesa, desira. Eta, paradoxikoki, haserretu egiten dira, maitatzearen benetako esanahia ezagutzen duten arren. Denbora ezagutzen dute. Baina ez dakite maitasunak beti ematen digula beste aukera bat.

Egilea: Legazpi6
Data: | Kategoriak Asteroko aipuak | Iruzkinak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude