Animaliak

lorotxakurraGaur egun, pertsona gehienok etxean animaliak ditugula esan genezake. Izan ere, maitasuna eta laguntasuna eman ez ezik, momentu onak pasatzeko aukera ere ematen digutela azpimarratu ohi da.

Halatan, animaliekin dudan egungo egoera aipatu nahi dizuet.

Betidanik, nire aitak eta biok animaliak ikaragarri gogoko izan ditugula esan dezakegu. Egia esan, arrainak, dortokak, hamsterrak… izan ditut, eta ditugula, aipatu behar dut. Honenbestez, nire bizigiroan dauzakadan beste bi animalia aipatu nahi ditut.

Alde batetik, nire loroari buruz hitz egin nahi dizuet, istorio oso xelebrea baita. Duela hainbat urte, umea nintzela, eskola orduak bukatu ondoren, gure amonaren etxean orduak pasatzen nituen, gurasoek lan egiten zutelako. Hauetako egun batean, amona eta biok sukaldean geundela, egongelatik zetozen zaratak entzun genituen, harrituta, zer zen ikustera joan ginen, eta loro bat zela begiztatu genuen. Korrika eta presaka, izebari deitu genion, eta hegaztia harrapatzen lagundu zigun.

Laranja kaxa batean sartu genuen aita iritsi zen arte. Hala, zeinena zen jakin arte, gure etxean zaintzea erabaki genuen. Hainbestez, bi hilabete pasa ondoren, benetako jabeak aurkitu genituen. Haatik, zoritxarrez, ez zutela berreskuratu nahi adierazi ziguten; oso zaratatsua baitzen!

Beste alde batek, nire txakurraren istorioa ere aipatzekoa dela uste dut. Duela lau hilate gertatu zen. Etxean ikasten ari nintzela, ama eta arreba etxetik atera ziren, eskolarako motxila bat erostera. Pare bat ordu pasa eta gero bueltatu ziren, eta ikasten konzentraturik nengoela, nire gelako atea ireki zuten, eta txakur bat ikusi nuen; bi hilabeteko caniche toy txikitxo bat. Harriturik, haserretu egin nintzen, txakur bat izatea asko pentsatu behar den gai bat delako, denbora asko eskaini behar zaiolako txakurrai. Hala ere, egunak pasa ahala, familiaren kide berritzat hartu genuen, eta merezi izan duela kontsideratzen dugu. Egia esan, txakurrek pertsoen bizigiroa hobetzen dute.

Honenbestez, zeuen bizitzetan txakur bat izatea gomendatzen dizuet. Berarekin ariketa fisikoa egiteaz gain, oso maitakorrak eta leialak dira, eta irribarre bat baino gehiago sorraraziko dizuetela zin egiten dizuet!

Eta zuek, ba al duzue animalia desberdinekin gertatutako istorioren bat?

 

Iker Gandiana, Debiaren ikaslea

Egilea: Debia
Data: | Kategoriak Asteroko aipuak | Iruzkinak

3 erantzun Animaliak-ri

  1. egilea: e-pistola

    Argazkia, ikaragarria!! Ederra!!

  2. egilea: Eli Altuna Zurutuza

    Ongi etorri blogera, Iker!

    Nik aitortu behar dizut ez dudala aparteko harremanik animaliekin, baina ados nago esaten dituzun gauzekin, batekin batez ere: “txakur bat izatea asko pentsatu behar den gaia da”.

    Zure artikuluak Gabonen atarian irakurri nuen beste bat ekarri dit gogora: “Etxerik gabeko animalientzat, geu Olentzero!” (http://www.berria.eus/paperekoa/1832/016/003/2014-12-18/etxerik_gabeko_animalientzat_geu_olentzero.htm)

    Uste dut bertan aurkituko duzun mezua oso ondo ezkontzen dela zuk zabaldutakoarekin.

    Espero dut gustatzea.

  3. makexey@outlook.es' egilea: Make

    Guri ez zaizkigu gustatzen animaliak, baina bakarrik daukat esperientzia bat.
    Nire koinatak zeukan txakur txiki bat, bere izena zen “Scotty” eta oso azkarra zen. Bazekien zein etortzen zen etxera eta bakoitzari bere ongietorria ematen zion.
    Hil zenean pena haundia eduki genuen denok,.Bai, jakina, nik ere bai!

Utzi erantzuna e-pistola(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude