Antzinako Gipuzkoako armarria

 

Armarriez aritu ginen joan den egunean klasean, eta eztabaida sortu zen Gipuzkoako armarriari buruz.

Hona ikerketa txiki baten ondoren klaserako idatzitako azalpena:

Hiru zati zituen, goian bi zati, behean zati handiago bat. Ezkerrean goialdean, errege bat agertzen zen, Alfonso Vlll.edo Enrique lV omen ziren. Eserita dago tronuan, mantu, koroa eta ezpataz jantzita. “Gipuzkoa eta Gaztelaren borondatezko elkartasuna gisa (1200) Eskuinaldean 12 kanoi hiruraka bananduak. Iruñeko setioaren ostean, Gipuzkoarrek Frantziarren kontra, Belateko batailan garaipena lortu zuten. Horregatik, Juana l. Castillakoak eman zizkien. Azpian, hiru hagin, itsaso olatuen gainean. Antzinako gudariek, erromatarrek atxilotu baino lehen, haginen pozoina edaten zuten. Armarri gainean, kanpoan, urrezko koroa zegoen eta alde banatan, bi basati biluzirik , oihal txiki bat soinean, bakoitzak mazoa eskuan.Beherantz esaldi bat latinez”FIDELISSIMA BARDULIA NUNQUAM SUPERATA”.

1979 tik gaurko egunera Gipuzkoako Foru Aldundiak laburpena edo sintesia egin du armarrian: HIRU HAGIN eta ITSASO OLATUAK soilik agertzen dira.

Egilea: Legazpi6
Data: | Kategoriak Asteroko aipuak | Iruzkinak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude