ARABAR ERRIOXARAKO TXANGOAREN KRONIKAK

OstatuIkasturta behar bezala hasteko txango ederra antolatu genuen eta gozatu ederra hartu genuen denok, eguraldia lagun. Bi lagunek egin digute txangoaren kronika. Eskerrik asko Manolo eta Ismael!

 

Ostatu. SarreraAzaroaren 18an, Legazpi 6 euskaltegiko 30 lagun Errioxara joan ginen. Maitek prestatu zuen Txangoan parte hartu genuen. Autobus batean eguerdiko 12etan Samaniegora iritsi ginen. Eguraldia benetan ederra eta han zegoen Ainhoa, OSTATU bodegaren arduraduna, gure zain. Berak upeltegian ardoa nola egiten duten erakutsi zigun. Upategi handianGero, upeltegira bisita bukatu ondoren, ardo dastaketa egin genuen, gazta eta txorizoa janez. Azkenik, bakoitzari botila ardo oparitu zigun. Ordubietan, Jatorrena jatetxean, Labastidan, bazkaldu genuen. Menua: piper gorriak, arroz-odolki errea, patatak errioxar erara, arkume txuleta erreak entsaladarekin eta postrea: etxeko Egurrezko upelen arteanflana izozkiarekin. Edariak: ardo ondua, sagardoa eta kafea. Arratsaldeko 7etan heldu ginen Donostiara. Bidaian eta egun osoan giro oso oso jatorra izan genuen. Benetan merezi izan zuen. Hurrengo txangorako ANIMA ZAITEZTE !

Manolo Martinez Castro

Botilaratzen2015ko, azaroaren 18a, asteazkena (ARABAKO ERRIOXARA TXANGOA) Pasa den asteazkenean,Gure Egunsentiako euskara taldea taldea Arabar-Errioxara joan ginen Legazpi 6 euskaltegiko beste lagun batzuekin. Eguerdian, Samaniegora heldu ginen, konkretuki Ostatu upategira. Han, neska batek, Ainhoak, euskaraz, oso ondo, Botila biltegianazaldu zuen upategiaren historia. Harrera eta gero, upategiko txoko guztiak (upel handien gela, upel txikiena, ardoa egiteko sotoa, botilaratzekoa, botilak gordetzeko biltegia eta abar) bisitatu genituen. Lehenengo, upelen aurrean, ezagutu nuen nola egiten zituzten ardoak, eta zein mahats-mota erabiltzen duten ardoa Patatak errioxar eraraegiteko (beltza, zuria eta gorria egiteko). Ainhoak dena azaldu zuen, mahats-biltzetik hartzidura arte. Azkenik, upategiko tabernan, hamaiketakoa dastatu genuen: gazta, txorizoa eta ogia, noski, upeltegiko ardo ezberdinak dastatu bitartean. Benetan,denak onak izan ziren. Bisita bukatu eta gero,Samaniegotik Labastidara joan Entsaladaginen,bazkaltzera. Jatorrena jatetxean oso ondo bazkaldu genuen.Menua luzea zen: hasteko, piper gorriak eta odolkia (zoritxarrez niri ez zait gustatzen odolkia); ondoren, patatak errioxako erara, jakina, txorizoarekin; eta azkenik, arkume txuletak brasan (denetatik hoberenak). Primeran! Bazkaltzen bukatu eta ,jatetxeko terrazara joan Arkume-txuletaknintzen, kafea eta kopatxo bat coñac edatera, eguzkitan. Batez ere erre egin nahi nuen… Baina zorionak ez du betiko irauten eta ametsak bukatu egiten dira… Berriro autobusera joan nintzen,Donostiarantz. Donostiara seiak eta erdietan heldu ginen. Besterik ez!

Horra nire kronika laburra Arabar Errioxako txangoari buruz.

Ismael Gonzalez Pellicer

Egilea: Ziabloga
Data: | Kategoriak Asteroko aipuak | Iruzkinak

2 erantzun ARABAR ERRIOXARAKO TXANGOAREN KRONIKAK-ri

  1. ostogarci@gmail.com' egilea: Kotelo

    Ez du kazetari batek hobeto idazten.

  2. a.arrieta.maia@terra.com' egilea: Ana Mari

    Kaixo:
    gaur irakurri dugu klasean, txangoari buruzko komentarioa,eta oso ondo dago idatzita eta nola ibili ginen. Bazkaria, edaria eta guzti,oso ondo pasatu genuen. Agur!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude