Arbendolezko (almendrazko) teilak

Osagaiak:

  • 300gr arbendol-pikor
  • 300gr azukre
  • 50gr irin
  • 250gr azukre-zuringo


Nola egin

Nahasi osagai guztiak eta utzi orea pausatzen ordu erdi, gutxi gorabehera.
Prestatu labeko erretilua silikonazko oihal batekin edo laberako paperarekin.
Jarri orea goilarakadaka eta zabaldu itxura biribila emanez. Sartu labean 180ºtan eta ibili erne, berehala egiten baitira. Labetik atera eta bero daudela jarri zilindroren baten gainean (etzanda jarritako botilaren bat-edo), teila itxura emateko.

On egin!

Egilea: Ziabloga
Data: | Kategoriak Asteroko aipuak | Iruzkinak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude