Arditurriko meategiak

Joan den ostiralean, hirugarren txangoa egin genuen euskaltegiarekin. Arditurriko meategietara joatea erabaki genuen. Horregatik, ostiralean, Oiartzungo Alcampoko parkinean geratu ginen, 9:30ean.
Poliki-poliki heldu zen jendea. Denok geundenean, bidegorria hartu genuen. Ordu erdi ibili ondoren, gutxi gorabehera, etxe polit bateraino iritsi ginen. Jabea baratzean ari zen lan egiten, lasai-lasai, gu heldu arte, noski. Axun, lotsarik  gabe, hurbildu zitzaion eta etxeari buruzko galdera batzuk egin zizkion jabeari. Jabeak, oso jatorrak zenak, azaldu zigun etxeak 500 urte zituela, lehen ola bat izan zela eta, gero, errota bihurtu zela, eta errotaren mekanismoa erakutsi zigun.
Esperientzia polit horrekin, eta gose pixka batekin, Albistur tabernara abiatu ginen, baina… itxita zegoen! Ze tragedia! Baina, ez kezkatu, laster beste taberna bat aurkitu genuen indarrak berreskuratzeko. Denetik jan genuen: txorizoa, odolkia, muturrak…
Tripa bete eta gero, berriro bidegorria hartu genuen autoraino joateko asmoz. Alcampoko aparkalekuan, karabana bat egin genuen kotxeekin. Ni lehena nintzen. Aparkalekutik ateratzean, ispilutik begiratu nuen: Maiteren kotxea, ondo; Axunen kotxea, ondo; Jose Luisen motorra… Non demontre zegoen Jose Luis? Orduan gure amets gaiztoa hasi zen; Maite eta biok eroak bezala, bueltak ematen hasi ginen errotondan. Azkenean Maite ere galdu nuen. Memento horretan, inork ez zekien non zeuden besteak. Eta okerrena, meategiko bisitara berandu gindoazen!!! Ez dakit nola, ziur Jainkoari esker (pentsa ezazue apaiz bat generaman), denok heldu ginen.
Hamar minutu beranduago iritsi arren, meategiko arduradunak ez zigun ezer esan. Maitasunez, Aiako harriari eta meategiari buruzko bideo bat jarri zigun. Bideoa ikusitakoan, meategirantz abiatu ginen. Meategian sartu baino lehen, kasko bat jarri behar izan genuen. Usain txarra zeukan kaskoak, hori bai, ze barregarri geunden!! Argazkiek esango digute.
Meategian zehar, 200 metroko ibilaldia egin genuen. Ibilaldian, arduradunak erakutsi zizkigun antzinako, hau da, erromatar garaian eta industrializazio garaian, egin zituzten lanak. Txangoa oso polita eta interesgarria iruditu zitzaigun.
Txangoa bukatu eta gero, jendea ez zen bazkaltzen geratu. Koldarrak bezala kotxeak hartu zituzten eta etxera joan ziren. Onenak bakarrik geratu ginen. Hau da, Marijo, Ione, Bego eta laurok. Ze ondo jan genuen eta ze inbidia eman zidaten txupitoarekin.
Dagoenean bon-bon, ez dagoenean egon!!

Ilenaren goizeko ikasle taldeak idatzia.

Egilea: Ilena
Data: | Kategoriak Asteroko aipuak | Iruzkinak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude