Arguedaseko jota ederra, euskaratuta

nafarroakojotaIkasturtean zehar egin dugun lan bitxietako bat ekarri nahi dizuet gaurkoan, Nafarroako Erriberako jota bat, baina gure artean euskaratua. Talde-lanean egin genuen itzulpena, ariketa dibertigarria izan zen oso!Gure ikasle nafar batek ekarri zizkigun, Sebastian Galarreta arguedarrak, jota maitea berau. Gu ere zaletu gintuen pixka bat!

Jota honen egilearen izenik ez dakigu, Sebastianen iritziz herrikoia baita. Berak mutikoa zenetik entzun izan omen du herrian, Arguedasen, eta gaur egun ere kantatzen omen da. Ez osorik ordea, jendeari ahazten ari zaiolako. Arreba eta bien artean egin zuten bilketa, eta hortxe ekarri zizkigun eskuz idatzita, txukun-txukun, hogeita bi bertsoak!

Hementxe dituzue:

Nola nahi duzu urtarrilean
arrosondoek arrosak ematea
neguko gau batean
hil baitzen nire ama.

Bi gauza dira bizitzan
balio kalkulaezina dutenak
jota bat kantatzen entzutea
eta ama batek emandako musua.

Zer daukate neskatilek ama
hainbeste ile bekainetan
egunez katu dirudite
eta gauez mozolo.

Bi gizon izan zituen Nafarroak
hilezkor egin zutenak,
Sarasate famatua eta
Gaiarre Erronkarin.

Zure atetik igarotzen naizenean
ogia hartzen dut eta janez joaten naiz
ez dezan esan zure amak
zu ikusita mantentzen naizenik.

Anaia bat badut tertzioan
beste bat erregularretan
eta anaia txikiena
preso Alcalá Henaresen.

Nafartxo batek eskolan
mapari begira negar egin zuen
txiki margotu zutelako
berari hainbeste eman zion lurraldea.

Amets egin nuen sua izozten zela,
amets egin nuen elurrak su hartzen zuela
eta gauza ezinezkoa amesterakoan
zuk maite ninduzula amets egin nuen.

Nire ama samindu zuten
eta nik odolez defendatu nuen
eta epaitu ninduen epaileak
ez zuen amarik izango.

Bardeatako Ama Birjintxoa
lur laua zaintzen duzuna
zaindu ezazu nire maitea ere
bihar soldadu noa-eta.

Ama maitea, galtzen banaiz
bila nazazu Artederretan
Erriberarako bidean
ziur aurkituko nauzu.

Makila eta nire gurdia hartzen ditut,
eta banoa errepidetik
ez dago ostaturik gelditzen ez naizenik
ezta emakumerik ere maite ez nauenik.

Goizaldeko hiruretan
etorri zen anaia niri deika
jaiki zaitez anai nirea
gure ama hil da-eta.

Gau guztian ibili naiz
elur hotza zapalduz
zu ikustera etortzeagatik
bakarrik nire bizitzako arguedarra.

Ebroren urertzetan
enarek kantatzen zuten
eta haien txioetan errepikatzen zuten
zein ederra den nire Nafarroa.

Ez ninduzula maite esaten duzu
eta jadanik ez nauzula maite
zenbat gezur esaten diren
egia bat ezkutatzeagatik.

Nire heriotzaren orduan
muxu bat eman behar didazu
baina ahoan eman iezadazu
ni berpizteko.

Lapur izateko ikasi nuen
eta ikasketak amaitu nituen
lehenengo lapurtu nuena
zure begiak izan ziren, beltzarana.

Ama bat maitatu behar da
beste inor baino gehiago munduan
berak eman baitzizun bizitza
zertarako nahi duzu harrotasun gehiago.

Nire arimako ama
aitarekin errietan ikusi nuen
ez nuen jakin zein defendatu
orduan koldar izan nintzen.

Zure ileetako kizkurretan
kanarioak pasieran dabiltza
ura edatera joaten dira
zure ezpainetako iturrira.

Ausart izan nahi duena
eta bizitza txantxatan jokatu nahi duena
Iruñeako zezenen
entzierroa ikustera joan dadila.

Nire begietan argia faltako da
eta nire gorputzean kemena
baina Nafarroarengatiko nire maitasuna
handiagoa da zenbat eta zaharrago izan.

Gaiarrek abesten zuen bezala
jadanik inork ez du abestu
zerbaitegatik zen nafarra
eta Erronkariko Haranekoa.

Elurra eta euria ari zuen arren
Bardeak igaro nituen
baina zu ikustera nindoanez
udaberria zela iruditu zitzaidan.

Nafarroako jotak badauka
zerbait misteriotsua eta handia
Gaiarrek abesten zueneko
otoitza izan zenetik.

Bere eskuen artean gitarra bat
epeltzen duenean nafartxo batek
bere harietatik oihu bat ateratzen da:
gora Nafarroako Foruak!

Nafarroako mendietan
lore bat landatuta daukat
aireak kulunkatzen du
hemendik igartzen da usaina.

Abesten badut ero deitzen didate
abesten ez badut koldar
ardoa esaten badut mozkor
edaten ez badut zoritxarreko.

Huntz bihurtu nahi nuke
eta hormatan gora igo
eta zure logelan sartu
zure loa ikusteagatik.

Iruñeak kateak ditu
Tuterak bere Mejana 
baina zuk ni ez nauzu maite
gogoak ematen ez dizulako.

Bihotza, zergatik kexatzen zara
beti zaude triste eta penaz
ehun baino gehiagok jada esan zizuten
maitasunak desengainuak ematen dituela.

 

Egilea: E-poxpolin
Data: | Kategoriak Asteroko aipuak | Iruzkinak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude