Arrain zoparen errezeta hobetua

arrainzopaBada hilabete gure blogean arrain zoparen errezeta ipini genuela, eta geroztik makina bat eztabaida izan dugu, bai horixe! Errezeta gehiago iritsi dira gure eskuetara, izan ere, aipatu genuen moduan arrain zopa ona egiteko modu asko dago. Arrain ezberdinak erabiliz egindako errezetak jaso ditugu, batzuk garestiagoak, landuagoak edo, besterik gabe, berritzaileagoak.

Javier del Val ikasleak berak hainbat hobekuntza proposatu dizkigu, eta hona hemen bere ikaskideekin batera landu dugun arrain zoparen errezeta hobetua.

6 PERTSONENTZAT OSAGARRIAK

2 litro fumet
500 gr. itsas zapoa, legatza edo antzeko arrainen bat
200 gr. ganba (24 ale)
300 gr. txirla (24 ale)
tipulin bat
2 porru
2 azenario
4 baratxuri ale
150 gr zopako ogi
¼ litro. tomate saltsa
2 kopatxo ardo txuri
3 kopatxo cognac edo armagnac
oliba olioa
gatza

PRESTAKETA

Lehendabizi fumet egingo dugu. Zer den fumet-a? Arrain salda bat da. Arrain zoparen oinarria da, edozein arrain zuriren burua eta arantzak egosita egiten den lehendabiziko zopa zuriska.

Kendu burua ganbei eta zuritu, ondoren gorde zuritutako ganbak. Egosi barazkiak fumetean. Egositakoan, xehatu barazkiak, gehitu olio txorrotada bat eta txikitu ondo irabiagailuarekin.

Erregosi buruak, azalak eta arrain (osoa) elkarrekin. Erregosi ondoren, bota buruak eta azalak. Erregositako arraina fumetari gehitu. Gero ardo zuria bota, eta berotu. Ordu laurdenean eduki su ertainean.

Gero ongi xehetu arraina, eta gorde gerorako. Berotu txikitutako barazkiak, lapikoan, su baxuan ordu erdian. Ondoren, zopakoa ongi zatitu, eta honekin batera; tomate saltsa eta cognac edo armagnac gehituko dizkiogu lapikoari. Estalkia ipini, eta su ertainean egosi beste hogei minutuan. Gehitu arraina ongi xehetuta, eta eduki beste hamar minutuan. Gehitu salda beroa. Hipertentsiorik ez duenak lasai ipin diezaiola gatza.

Zartagin batean ganbak gorritu, eta hauek ere lapikora. Zartaginean txirlak ipini, eta kopatxo ardo zuri. Irekitzen diren neurrian, lapikora gehituko ditugu. Itxitakoak zaborretara botako ditugu (inolako zalantzarik gabe!).

Ordu laurdenean, surik gabe, egonean utzi, eta ON EGIN!

Egilea: Legazpi6
Data: | Kategoriak Asteroko aipuak | Iruzkinak

Erantzun bat Arrain zoparen errezeta hobetua-ri

  1. marinaqui@yahoo.es' egilea: axularren begia

    Inprimatuta eta prestatzeko prest dago. Eskerrik asko errezeta eder honengatik!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude