Arrainentzako Himnoak

arrainentzakohimnoakAspaldi ez naiz plaza honetara agertu, eta bada garaia! Bai, badakit nire izena tarteka ikusten duzuela, baina nik gobernatzen ditudan goi tontorretako hegaztiei lekukoa emateko izaten da normalean. Hortaz, norbaitek merezi badu, haiek jaso ditzatela txaloak.
Eta behin konplimenduak eginda, natorren harira.
Duela gutxi, blog honetan bertan –eta e-pistolaren eskutik–, musika-panoramaren iraultzaile baten berri izan genuen, I-keler Lujuriagarena. Musika-kontuez ez naiz ni oso jakitun –ziur egon–, eta oso arituzale ere ez; baina albiste horren arrimura beste bat ekarri nahiko nuke nik, hainbat kasualitate aitzakia ditudala.   Kasualitate horietako bat da aipatutako deskubrimendua kantari bakarlaria izatea, nik aurkeztu nahi dudana bezala. Beste bat, justu gaur urtebete argitaratu zuela Berrian Leire Lopez Ziluagak “A posteriori” izeneko artikulua, oso aproposa nik aurkeztu nahi dizuedan blogaren sarrera gisa.
Hainbeste kasualitate eskura… asturuei kasu egin behar, eta Morau lagunak abian jarri berri duen bloga ezinbestean aipatu behar nizuen: Arrainentzako himnoak.
Batzuek ezagutuko duzue Morau, beste batzuek, ez. Denok animatzen zaituztet haren esperimentua kuxkuxeatu eta bertan esku hartzera. Pirateoaz eta bestez hainbeste hitz egiten den garaiotan, lezio polita ematen ari da Morau, baita sormenari bide emateko bide sortzaileei buruz. Nto! Harrapazank!

Egilea: KomaHantxe
Data: | Kategoriak Asteroko aipuak | Iruzkinak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude