Artikutzako txangoa

Kaixo, Mikel:
Zer moduz zaude? Ondo egotea espero dut.
Atzo gauean etxera iritsi nintzenean zure mezua irakurri nuen. Bertan galdetzen zenidan opor hauetan zein ibilaldi egitea aholkatzen nizun . Horregatik, mezu hau idazten dizut, duela gutxi egin genuen ibilaldi baten berri emateko.
Joan den urrian Amarako erretiratuen euskara-talde batekin, goizeko 9:30etan geratu ginen Artikutza aldera joateko.

Nahiz eta eguraldi txarra egiten zuen, irten egin ginen autoz Artikutza aldera. Maitena, Maribel, Txebis eta laurok Txebisen autoan joan ginen. Besteak beste bi autotan.
Exkasera iritsi baino 2 km lehenago, elurra kentzeko makina batekin gurutzatu ginen.  Zer gertatzen zen? Errepidea gaizki zegoela esan genuen baina berehala elur gehiago ikusi genuen errepidean.


Azkenean, Exkasera iritsi ginenean Artikutzako basozain eta gidariarekin hitz egin genuen. Lasai egoteko esan ziguten. Elur asko egiten bazuen, elurra kentzeko makina pasatuko zela, esan ziguten.

Beraz, pixkanaka-pixkanaka herrira iritsi ginen eta autoak Ostatu zaharraren ondoan aparkatu genituen. Han, euri asko egiten zuenez, xira bana jantzi genuen; horretaz gain, aterkiak hartu genituen, nola ez.


Hasieran, urak mugitutako zentral elektriko zahar baten ondotik pasatu ginen eta oinez Artikutza ibaiaren bazterretik jarraitu genuen; gero, trenbide txikiko geltokian gelditu ginen ikusteko. Badakizu duela urte pila bat Artikutzan jarduera industrial handia zegoela: burdina-meategiak, kaolina, kiskalketa labeak, zerrategiak eta abar.
Bukaeran, euria asko egiten zuenez gero, zubi bat zeharkatu genuen eta ibaiaren beste aldera pasatu ginen. Elama eta Artikutza ibaiak bat egiten ikusi genituen eta itzuli egin ginen herrira.

Txango polita izan zen, eguraldia lagun izan ez bagenuen ere. Beraz, biziki gomendatzen dizut guk egindako ibilbidea egitea.

Kontatuko didazu.

Zure berrien zain,

MANU

Egilea: Legazpi6
Data: | Kategoriak Asteroko aipuak | Iruzkinak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude