Astebururako eguraldia

bidaiatzeaOstiralean giro ezegonkorrarekin eta nahasiarekin jarraituko dugu. Aterrune luzeak egongo diren arren, ez dira batere fidagarriak izango, edozein momentutan euritara joko duelako. Zaparradak nonahi botako ditu eta baliteke tarteka trumoiak jotzea. Haizea nora ezean ibiliko da goizean, baina arratsaldean iparraldetik finkatuko da. Tenperaturak berdin jarraituko du, beroenak 16-18 ºC-koak izango dira.

Eguraldiak ez dauka aldatzeko traza handirik, giro nahasiak eta ezegonkorrak jarraipena izango du. Zerua lainotuago egongo da egunaren bigarren zatian eta litekeena da orduan euria egitea; zaparradak trumoitsuak izango direnik ezin dugu baztertu. Goizean, berriz, giroa egonkorragoa izango da, apenas egingo duen euria eta ostarteak zabalduko dira. Haizea hasieran norabide finkorik gabe ibiliko da, baina arratsaldean iparraldetik finkatu eta apur bat harrotuko da. Tenperaturak bere horretan jarraituko du, edo agian apur bat gorago.

Egilea: Legazpi6
Data: | Kategoriak Asteroko aipuak | Iruzkinak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude