Egilearen artxiboa: E-pistola

Ardi-mihi, uraza beltz, barazki eta intxaur entsalada, saltsa berdearekin

Blogabogaren jarraitzaile fin batek esan digu, apaldian errezeta gutxi ari dela ikusten gure blogean; eta gehienetan gozogintzakoak izaten direla. Bai, arrazoi duzu jarraitzaile fin horrek, gozozale amorratuak gara. Zer egingo diogu ba! Baina entsaladazale ere bagara, eta udaberri epela (edo … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sukalde-kontuak | Etiketak , , , , , , , | Utzi iruzkina

Goierri ezagutuz

Oporretan gaudela aprobetxatuz, gaur txango bat proposatuko dizuet. Ez, ez goaz hurrun, ez goaz atzerrira, bazter txundigarriak ezagutzeko ez baitago hegazkina hartu beharrik. Basque Highlands esanda erakargarriago geratuko da askorentzat baina gu Goierriri buruz ariko gara.

Kategoriak Gure bazterrak | Etiketak , , , , , , , | Utzi iruzkina

Donibane Lohitzunetik Hendaiarat

Hona hemen aurtengo txangoan zer gertatu zen. Donibane Lohitzune, Ziburu, Sokoa, Abadia gaztelua, Hendaia eta horien artean beste hainbat pasaia eder bisitatu genituen. Pasa den larunbatean, goizeko zortzi eta erdietan taldea osatuta zegoen. Zazpi lagun: bi emakume, lau mutil, irakasle … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Legazpi6 euskaltegia | Iruzkin 1

Idazlankeriak

Gaur, Gure Jaunaren argiak zorrotz esnatu nau, eta edozein egunetan pasa-txandako kontuak izango liratekeenak zama astun bihurtu zaizkit erraietan. Hori dela eta, orain dela gutxiko azterketa-deialdi bateko idazlanetan ikusitako eta “gozatutako” hainbat harribitxi zuei helarazteko gustua eman diot neure buruari. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Hau kuxidadia! | 3 iruzkin

Euskaldun berri bat… Mutrikun

          Goizeko zortziak, esnatu berri naiz. Bederatzi eta erditan elkartuko gara euskaltegian hilabete honetako txangoa egiteko, Mutrikura, hain zuzen ere. Nagiak atera ondoren, gosaldu egin dut. Lehiotik eguraldia nolakoa den  ikustera joan naiz. Ikusitakoak ez nau … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Legazpi6 euskaltegia | Iruzkin 1

Dikotomiak eta gaizki ulertuak, atera/sartu naiz/dut

Honako pasadizo hau, Lorena gure lankide jatorrari gertatua da. Badakizue ia ikasle guztiei hitz batzuk harrapatzea edota desberdintzea izugarri kostatzen zaiela. Eta, horrela, adibidez, ikasle askok arrakasta eta arrastaka nahasten dituzte. Bide batez, utzi esaten nire ustetan nahaste hau fonetikoa … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Hau kuxidadia! | 5 iruzkin

URKULLU

Gure lankide eta lagun ondarrutar Amaiari gertatu zitzaion jubilatuen talde batean. Hastapenetan zeudenez, horrelakoetan lexiko ariketa dexente egin ohi dira, eta hor dabiltza baserriko edo mendiko hitzak gora hitzak behera, demagun baserriaren goiko aldea ganbara dela eta behiaren arra zezena … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Hau kuxidadia! | Utzi iruzkina

Blogabogalariak aurkezten: e-pistola

Diotenez, irratiko esataria edo apaiza izateko jaio nintzen, nire ahotsa horietarako aproposa omen. Baina, azkenean, tarteko bidea hartu eta euskara-irakasle hasi eta horretan ari naiz egun. Hori diot ze aipatu hiru lanbideetan arrisku bera baitago; hau da, hizketan bi ordu eman … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Legazpi6 euskaltegia | Utzi iruzkina