Egilearen artxiboa: E-poxpolin

Bisita gidatua Donostiako Parte Zaharrean

Aurreko argitalpenaren haritik ikasle batek idatzitako kronika dugu honakoa. E-poxpolinen ikasle Manolok helarazi digu idatzia. Milesker, Manolo! Urtarrilaren 29an Donostiako Turismo-eskolako sei ikaslek, praktikak egiteko, bisita gidatu bat prestatu zuten. Goizeko hamarretan, Legazpi 6 euskaltegiko talde bat haiekin elkartu ginen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Gure bazterrak | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

Liburuaren Nazioarteko Eguna, gaur

Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzen dugu gaur. Hemen, eta munduan zehar, izan ere; irakurzaletasuna sustatu asmoz UNESCO erakundeak sorturiko nazioarteko eguna dugu honakoa. 1995ean hasi ginen egun hau ospatzen, eta gure herri eta hirietan hainbat ekimen ikusiko ditugu, liburuetara eramango gaituztenak.

Kategoriak Goiko tontorretako hegaztiak | Etiketak , , , , , , | Utzi iruzkina

Arguedaseko jota ederra, euskaratuta

Ikasturtean zehar egin dugun lan bitxietako bat ekarri nahi dizuet gaurkoan, Nafarroako Erriberako jota bat, baina gure artean euskaratua. Talde-lanean egin genuen itzulpena, ariketa dibertigarria izan zen oso!Gure ikasle nafar batek ekarri zizkigun, Sebastian Galarreta arguedarrak, jota maitea berau. Gu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Hizkeria | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

Nork beriai eutsi, ez izan zalantzaik

Jun dan astian, familixiakin bazkaltzen nenguala, euskalkixei buruz hitz eitxen jardun nun aitxa eta amaginarrebakin. Haiek esaten zeben Tolosakua oso euskara politxa dala eta Zarauzkua, beno haiek hitz eitxen zabena, kaskarra.

Kategoriak Hizkeria | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Mutrikuko herria, Mutriku maitia…

Nere etxian beti izanga hondartza zaliak. Udan, igandero, egun osua, Lekeitxioko, Orixoko edo Mutrikuko hondartzan pasatzen giñun. Amak, frigorifiko laranja eta beige batian entsalada eitxeko tomatiak, letxuga, arrautza egosixak, ardo fresko-freskua eta abar sartu eta han juten giñan laurok, aitxa, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Hizkeria | 3 iruzkin

Eztarriko miñaren kontra… San Blas eguneko lokarrixa

Egun hauetan nere herrixan, Elgoibarren, eta baitxa inguruko herri askotan be, San Blas opilak ez ezik, bedeinkatutako beste gauza asko jateko ohitxuria ere badao. Adibidez; mentazko karameluak, laranjak, eta bada txokolatia be bedeinkatzera eramaten dabanik.

Kategoriak Hizkeria | Utzi iruzkina

Txaparrua jantzi eta kostara nua

Aurrekuan Lekitxo eta Ondarru inguruan kuleruei pantaloiak deitzen dotsiela erakutsi notsuen. Gaurkuan kostaldeko, baña oaingo honetan Gipuzkoako kostaldeko herri batian baino erabiltzen ez ditxuen hitz batzuk ekarri nahi ditxut atal honetara. Nire jaioterrixan traje de bañua jantzita juten gea hondartzara. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Hizkeria | 2 iruzkin

Zer arraio ote dia pantaloiak?

Orain dala urte batzuk, 20 bat urte gitxi gorabehaera, Vitorixan eta ez Gasteizen, neretako garai hartan Gasteizik ez baitzan existitzen, lekitxar bi eta bi elgoibartar bizi giñan pisu hotz eta kaskar batian. Neguko egun hotz batian ikasten ai nintzala lekitxarretako … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Hizkeria | Utzi iruzkina

Blogabogalariak aurkezten: e-poxpolin

Beti euki dot, antzinan L.L.Bonapartek eta egun Koldo Zuazok bezalaxe, herrixetan euskaraz jasota zeozen altxorren berri eukitzeko gogua: zaharrek kontatzen ditxuzten pasadizuak, gauza bat izendatzeko herri batetik bestera daozen aldaerak, hurbil daozen herrixen arteko gorabeherak, gauza berberari izen desberdiña jartziagatik … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Hizkeria | Utzi iruzkina