Egilearen artxiboa: KomaHantxe

NIK FUTBOLA AUKERATU NUEN

Gure Andres ikasleak iritzi artikulu interesgarri bat helarazi zigun, eta, orain, hementxe duzue, zuen iritziaren zain. 1993an, Bostongo justiziak ez zuen aukera izan epaitzeke zeuden apaiz katolikoak erruduntzat jotzeko. Epaiketa amaitzeko bi egun falta zirela, hango Gotzaindegiak eta apaiz horien … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Goiko tontorretako hegaztiak | Utzi iruzkina

AIREA SALTZEA, NEGOZIO ESKASA

2001ean, Telefonika konpainiak Terra Internet-ataria –alegia, zeukan bandera-ontzia– merkaturatzea erabaki zuen. Esne-mamitan geunden garai hartan, eta burtsan azaltzen zen edozein “puntucom” enpresak erraz lortzen zuen “parket”eko lehenengo postura igotzea. Konpainia horiek ez zuten inongo lotsarik akzioei edozein salneurri jartzeko unean, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Goiko tontorretako hegaztiak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

2016AREN BOTEPRONTOKO LABURPENA

2016an ez-da-ezer-egon herritar maite hori: Atzo ikusi genuela iruditu arren, urrun samar gelditzen zaigu 2011ko maiatzaren 02an Madrilgo Museo del Trajen egin zen izendapen-ekitaldi hura, non hitz magikoak entzun genituen Herr Gaulhofer-en ahotik: San Sebastian!!! Zorioneko egun hartan iragarri zenuen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Goiko tontorretako hegaztiak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Munoaundi, Burdin Aroko herri harresitua. Olagizonen arbasoen bila

Eskola garaian denoi erakutsi ziguten gizakiak egindako lehen tresnak harrizkoak zirela eta, teknologia garatzen joan zen neurrian, metalurgiak hartu ziola lekua harriari. Badakigu Gipuzkoan metalurgiak tradizio luzea duela ere: Erdi Aroan burdinolak sortu ziren, eta Aro Berrian, berriz, labe garaiak. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Goiko tontorretako hegaztiak, Gure bazterrak | Etiketak | Utzi iruzkina

Kaleen izenak: lehena eta oraina

Su haietatik hitz hauek argitalpena irakurtzen aritu gara egunotan ikasgelan, eta hainbat kontu jakingarriren berri izan dugu. Gure hiriko kale izenei buruzko eztabaida, adibidez, amaigabea izan da. Zenbat aldaketa izan ote dira mende bakarrean! Gure ikasleek gogoan dituztenak aipatzen hasi, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Goiko tontorretako hegaztiak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Bigarren eskuko telefono baten bila nabil

Hiru hilabete eman ditut Eskozian, Edinburgo hirian, zehazki. Hiri ederra, baketsua eta hotza bezain garestia bada ere, aipatu behar dut ezaugarri horiek ez direla izan gehien liluratu nautenak.

Kategoriak Goiko tontorretako hegaztiak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Itsasoa ala mendia?

Opor egun batzuk begien bistan izan, eta sarri sortzen da galdera –batzuetan, baita eztabaida ere–: itsasoa ala mendia?

Kategoriak Gure bazterrak | Etiketak , , | Iruzkin 1

Krisialditik ateratzeko zergak igo ala jaitsi?

Orain dela bi aste, Argia aldizkarian, Athletic futbol-taldearen inguruan iruzkin bat irakurri nuen. Nire harridurarako artikuluak ez zuen kirolarekin zerikusirik, ekonomiako kontuetatik hurbilago baitzegoen kazetaria nolabait kezkatzen zuen gaia.

Kategoriak Goiko tontorretako hegaztiak | Etiketak , , , , , | Utzi iruzkina

Arrainentzako Himnoak

Aspaldi ez naiz plaza honetara agertu, eta bada garaia! Bai, badakit nire izena tarteka ikusten duzuela, baina nik gobernatzen ditudan goi tontorretako hegaztiei lekukoa emateko izaten da normalean. Hortaz, norbaitek merezi badu, haiek jaso ditzatela txaloak.

Kategoriak Goiko tontorretako hegaztiak | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

Lana eta familia bateratzeko politika publikoek ba al dute eraginik gure gizartean?

Lehengoan, “Berria”n argitaratutako artikulu interesgarri bat irakurri nuen lana eta norberaren bizitza bateratzearen inguruan. Bertan politikari batek azaltzen zuen Eusko Jaurlaritzak ahalegin handiak egin dituela legealdi honetan arlo horretan. Politikariak zioenez, Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailean bultzatutako programak eta zerbitzuak … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Goiko tontorretako hegaztiak | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina