Egilearen artxiboa: KomaHantxe

Burtsa zer den

Badira gutxienez hogei urte gure burtsaren joan-etorriak hiritar askoren hizpide bihurtu zirenetik. Ordura arte finantzetan adituak baino ez ziren kezkatzen burtsak utzitako etekinekin, baina azkeneko hamarkadetan burtsan inbertitzea zeregin arrunta bilakatu zaigu, batez ere adineko jendearentzat.

Kategoriak Goiko tontorretako hegaztiak | Utzi iruzkina

Arkitektura bioklimatikoa

2009an telebista bat erosi nuen, eta gaizki ikusten zenez, konpontzera eraman eta berri bat erostea merkeago aterako zitzaidala esan zidaten. Monitore “zaharra” bota eta beste bat erosi nuen. Eta monitorea bezala, galtza batzuk ere erosi, eta modaz pasata

Kategoriak Goiko tontorretako hegaztiak | Utzi iruzkina

Hondakin elektronikoak

Gure eguneroko bizitzan erabiltzen ditugun tresna elektrikoen kopurua ikaragarri handitu da, azken hamarkadaotan. Hazkunde horren ondorioz, hondakin elektrikoak ere bidertu egin dira gure hirietan, eta haien kudeaketa, beraz, gero eta zailagoa da. Hori ez ezik, gero eta garrantzi handiagokoa ere … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Goiko tontorretako hegaztiak | 2 iruzkin

Urtarrileko txangoaren kronika arrosa

Hitzordua zuten gonbidatuek goizeko 9:30ean Donostiako Antiguo auzoan. Protokoloak agintzen zuen moduan, luzez jantzita eta ondo gosalduta ailegatzen hasi ziren ia gehienak (kronikagileak aitortu behar du kafea eskuan zeramala heldu zela). Halakoetan derrigorrezkoa den esku-musukatzearen ondoren, hainbat kotxe ofizialetan abiatu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Legazpi6 euskaltegia | 2 iruzkin

Errudun, kontrakoa frogatzen ez bada

Denok omen gara errugabe kontrakoa frogatzen ez bada. Hala diote behintzat batzuek. Baina hori ez da horrela arlo guztietan. Informatikan, behintzat, ez da horrela gertatzen. Informatikan errudun gara errugabe garela frogatzen ez badugu. Eta ez da gaurko kontua.

Kategoriak Goiko tontorretako hegaztiak | Utzi iruzkina

Edukiontzi marroi baten bila…

Poltsa gainezka zegoen, ez zen hondar gehiago kabitzen. Kiratsa ere nabaria zen sukalde osoan. Garbi zegoen organikoa ontzi marroian husteko garaia heldua zela. Nagi itzela eman arren, arropaz aldatu, eta kalera abiatu nintzen poltsa eskuan. Murphy bera nire zain zegoela … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Goiko tontorretako hegaztiak | Utzi iruzkina

Hiri sorgindua

              Aurtengo udan La ciudad encantada deitzen dioten paraje berdingabea ezagutu dut. Zuetako batzuek “ederki kosta zaizu, ba!” ariko zarete pentsatzen; batez ere adin batetik aurrerakoak izan eta –nik bezala– umetako testu-liburuetako irudietan ikusi … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Goiko tontorretako hegaztiak | Utzi iruzkina

Blogabogalariak aurkezten: Komahantxe

Ni nor naizen azaldu behar… Nork?, eta nik neuk! Hau (e)re bada, ba! Ze, gauza bat da batek bere buruaz uste duena eta beste bat –oso diferentea– besteek ikusten dutena. Edo ezagutzen al duzue zuek, mundu honetan, bi irudiak bat … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Legazpi6 euskaltegia | Utzi iruzkina