Egilearen artxiboa: Mitxoleta

INAUTERIETAKO POSTRE GOZOA: TORRIJAK

Inauterietan gaudela-eta postre goxo baten errezeta helarazi digu gure ikasle Garbiñek. Milesker! Edonork egiteko moduko postre erraza duzue. Beraz, ea animatzen zareten eta nola atera zaizuen esaten diguzuen. Osagaiak:

Kategoriak Sukalde-kontuak | Etiketak | Utzi iruzkina

Amaitu zaigu ikasturtea!

Ikasturtea amaitu zaigu lagunok! Beno, bihar bukatuko ditugu eskolak, eta oporrei begira jartzeko tenorean izango gara. Urrian ekin genion 2014/2015 ikasturteari, eta hain zuzen ere, oporrei buruz hitz eginez hasi ginen. Ikasturtean zehar eztarria zaindu nahirik, eta marrantez babestu asmoz, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Legazpi6 euskaltegia | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Txango bat “Mendira”

Orain dela egun batzuk, martxoaren 17an, euskaltegiko klasea San Telmo museora joan ginen MENDIA erakusketa ikustera. Klasekide bat izan zen gure gidaria, bera eta beste klasekide bat erakusketaren antolatzaileak dira-eta.

Kategoriak Gure bazterrak | Etiketak , , , , , | Iruzkin 1

Angula

Angula edo txitxardinari buruz idatzi nahi dut gaurkoan. Izan ere, San Sebastian eguna hurbiltzen ari zaigularik, zuetako bakarren bat izango da angulak erostekotan. Orain “merke” omen dauzkagu, aurreko urteekin alderatuta bai, merkeago bai, baina inola ere ez merke!

Kategoriak Legazpi6 euskaltegia | Etiketak , , , , , | Utzi iruzkina

“Gaur ez, bihar egingo dut”

“Ez utzi biharko, gaur egin dezakezunik” dio aipuak, eta esaera zaharrek ere horixe diote: “egon dioenak, bego dio”, “bihar da gero”, “bihar arinago eta hobeto”,” gero, bihar eta sekula ez, senideak dira” eta “gaur zer edo zer eta bihar ezer … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Goiko tontorretako hegaztiak | Etiketak , , , , , | Utzi iruzkina

Jack Kerouac-ek 30 aholku utzi zituen zuretzat

Joan den martxoan Jack Kerouac idazle ipar amerikarraren aipu bat ekarri genuen blog honetara. Aipu hura aukeratzeko lana ez zen samurra izan, izan ere, beste makina bat aipu eta esaera famatu utzitako idazlea dugu berau. Beat mugimenduko eleberrigile famatua izan zen honek, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Goiko tontorretako hegaztiak | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

Garai hartako jostailuak

Euskararen eguna duela gutxi ospatu genuen, baina aurtengo leloak zioen moduan, Euskarak 365 egun. Hori horrela, gure ikasle batek gogoeta egin du, eta berak jakin gabe ere, bizitza osoan euskararekin lotura izan duela konturatu da. Begira Joseanek nola topatu dituen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Legazpi6 euskaltegia | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

Euskal esaera zaharrak berri

“Zer berri? Zaharrak berri!”. Maiz izaten dira zaharrak berri, baina batzuetan, “berri” bakarrik ez, berrituak ere izaten dira. Horixe gertatu da euskal esaera zaharrekin. Begira, bestela, zer dabilen bolo-bolo whatsapp bidezko mezularitzan.

Kategoriak Legazpi6 euskaltegia | Utzi iruzkina

Pasaiara, Ulian barrena

Txango polita egin dugu aste honetan Legazpi 6 euskaltegiko hainbat ikasle eta irakaslek. Amarako “Gure Egunsentia” zaharren-egoitzako ikasleek antolatu zuten irteera, eta baita ederki egin ere! Astelehenean, goizeko 10:00etan elkartu ginen Ategorrietako erlojuan. Handik, Ulian barrena, San Pedrora joan ginen, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Gure bazterrak | Utzi iruzkina

Erortzen ikasten da oinez

Hona hemen gure ikasle batek, Núria Rosellek, egin duen gogoeta, hizkuntza berri bat ikasten ari garenean egiten ditugun akatsen inguruan. Ziur zuei ere antzerako zer edo zer gertatu izan zaizuela inoiz. Animatuko zarete zuei gertatutako bitxikeriaren bat kontatzen?

Kategoriak Hau kuxidadia! | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina