Egilearen artxiboa: Txantxangorria

Intsusa, zuhaiska berezia

Intsusari buruz idatzi nahi dizuet gaurkoan, txantxangorrion zuhaiska maitatu bati buruz, hain zuzen ere. Intsusa beltzari buruz idatziko dizuet, gure artean arruntena bera baita. Zuhaiska erako landare europar hau, toki heze zein lehorretan etortzen da, baina gehienbat leku eguzkitsutan. Lauzpabost … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Gure bazterrak | Etiketak , , , , , , , | Utzi iruzkina

Sarah Bartman, Afrikako historia beltza

Saartije Bartman zuen izena, baina Sarah edo Hottentot-eko Venus deitzen zioten. Afrikako historiaren zatirik beltzena, ilunena, da bere istorioa, hemen kontatzera goazena.

Kategoriak Goiko tontorretako hegaztiak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Baleazaleak

Ostiralean, euskaltegiko talde bat erakusketa honetara joan ginen, Donostiako Untzi Museoan ikusgai dagoena. Benetan interesgarria da eta ikasle zein langile guztioi gomendatzen dizuegu bertaratzea. Hona hemen museoko webgunean erakusketari buruz irakur daitekeen informazio zati bat: “Erakusketa honetan antzinako eta gaur … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Legazpi6 euskaltegia | Utzi iruzkina

Kaskarin guztien gainetik eta hodei guztien azpitik

Hegaztiok sasi eta gizaki guztien gainetik hegan egiten dugu eta laino guztien azpitik: sorginek bezala. Gehiegitan lainoei begira ikusten zaituztegu euri, ekaitz edota elurraren beldurrez. Baina ederrak dira lainoak. Zein ederra den kantu zahar hau: Itsasoan laino dago Baionako barraraino. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Legazpi6 euskaltegia | Utzi iruzkina

Txakur tripontzia

(Tote Estévez. Txantxangorriaren ikaslea. 1. maila) Memelo txakur galanta zen, mantsoa eta esanekoa. Baina lodi zegoen eta bere jabeak ateratzen zuenean, oso nekatuta bukatzen zuen. Jabeak, arduratsua bera, albaitariarengana eraman zuen. Kontsultategian, Memelok erregimena egin behar zuela esan zuen albaitariak. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Legazpi6 euskaltegia | 3 iruzkin

Eskola-kirola eta gurasoak

(Ainhoa Sagarzazu. Txantxangorriaren ikaslea. 1. maila) Zergatik nahi dugu gure seme-alabak denean (bai ikastolan, bai kirolean eta abar) hoberenak izatea? Guk ezin dugu dena ondo egin eta gure seme-alabek ere ez. Kirolean gure seme-alabek beti irabazi behar dute eta jokaldi … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Legazpi6 euskaltegia | 4 iruzkin

San Balentin, tin-tilin

San Balentin eguna heldu zaigu, eta horren aitzakian, amodiozko bi kantu eta zenbait atsotitz ekarri dizkizuet Blogabogara. Txantxangorrioi dagokigunez, arrak urtarriletik apirilera bitartean kantuan hasten gara emeak erakartzeko. Eta harro-harro erakusten dugu gure papar gorria. Ondoren, guk emea estali eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Legazpi6 euskaltegia | 8 iruzkin

Negu gorrian, elurra teilatuan

Ze, kalean hotzak akabatzen? Guk, txantxangorriok, hotzaren beldurrez, emigratu egin behar izan genuen lurralde epel batera. Ze, elurra teilatuan, eta etxean goxo-goxo? Aire zabalean, animalia gehienak bizi dira hotzez dar-dar. Badituzue, ba, gizaseme eta alabak hotzik aterperik gabe Negu gorrian.

Kategoriak Legazpi6 euskaltegia | Utzi iruzkina

Erregeen artean itxura ugari ikusten dugu…

Hau festa garaia daukazuena gizakiok! Bada giro egun hauetan: jatorduak eta parrandak; nonahi gabon-kantak eta dantzarako musika, erosketak eta opariak: Olentzero, Santa Claus eta Errege Magoak sasoi betean. Ba, lehengoan gogora ekarri nuen nire amonaren garaian kantatzen zen gabon-kantu bat … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Legazpi6 euskaltegia | Utzi iruzkina

Txantxane eta puntuazio-jendea, ariketa batzuk

Aurrekoan Txantxangorriak Txantxane eta puntuazio-jendeari buruz idatzi zigun eta idatzi haren harira honako lau ariketak egin ditugu ikasgelan. Oso lan polita izan da, ea zuek ere guk adina gozatzen duzuen ariketa hauekin!

Kategoriak Legazpi6 euskaltegia | Utzi iruzkina