Egilearen artxiboa: Ziabloga

INAUTERIAK: SUNBILLA ETA ITUREN

  Aurten Euskal Herrian ospatzen diren bi inauteri goiztiar ezagutu ditugu Maribelen eskutik. Eguraldia lagun, bi egun eder pasa zituela esan digu Nafarroako bi herri eder ezagutzeaz gain. Hona bertan ikusitakoa:

Kategoriak Gure bazterrak | Utzi iruzkina

CRISTINA ENEARA BISITA (1. kronika)

Joan den astean bisita polita egin genuen Cristina Enea parkera. Udazkenaren hasieran, zuhaitz gehienak, oraindik, bere hostoak soinean dituztenez, ikuskizun ederra izan genuen. Bertan ikusi eta ikasitakoa kontatu digute hainbat ikaslek eta hementxe duzue lehen testigantzak: Astelehenean, klasea bukatu eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Gure bazterrak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

GOIZ BAT OPERAN

Joan den egunean, opera hurbiletik ezagutzeko aukera izan genuen. Opus Lirica elkarteak, Donostia Kulturarekin elkarlanean, ERRAUSKINE eskaini zuen Victoria Eugenia antzokian.  Ikusleen artean genuen gure Jaione eta hona hemen berak ikusitakoari buruzko kontakizuna:

Kategoriak Gure irteerak | Iruzkin 1

PASADIZO BELDURGARRIA

Gure bizitzako pasadizo beldurgarriez aritu ginen behin klasean, eta Kristinak kontatu zigun pasadizoa gogoratuko dugu gaur. Berak eta bere lagunak bizi izan zuten pasadizoa, Donostian, Aberri Egun batean.

Kategoriak Gure bazterrak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

NOE, MALLANDAIN BIARRITZ BALLETA

NOE ikuskizuna ikusten lehenak izateko aukera eskaini digute Eskolatik Antzokira programaren barruan Legazpi 6 euskaltegiko irakasle eta ikasleoi (eskerrik asko, Nagore!). Izugarri gustatu zaigu ikuskizuna eta horrela adierazi digu Josefinak:

Kategoriak Gure bazterrak | Etiketak , , | 2 iruzkin

ALBAOLAKO BISITAREN KRONIKA

Duela pare bat aste, Pasaian dagoen Albaolara Legazpi 6 euskaltegiko hirurogei lagun hurbildu ginen. Egun ederra eman genuen Pasaia aldean, eta gure hiru ikaslek beren kronikak helarazi dizkigute. Jarraian dituzue hiru kontaketak. Esker mila, Mertxe, Make eta Ismaeli.

Kategoriak Gure bazterrak | Etiketak , , , , , , | Utzi iruzkina

“Euskarak egiten gaitu euskaldun”

Kategoriak Asteroko aipuak | Utzi iruzkina

CLARA CAMPOAMOR RODRIGUEZ

Egon gara Jaenen ia ehun emakume Donostiakoak, Burlatakoak, Madrilekoak eta Jaenekoak. Denak Neus Albertos anderearekin. Enpoderamientoko tailerra egin dugu eta Clara Campoamor izan da gure lana. Irakurri dugu, pelikulak ikusi ditugu eta abar, beti Clararekin lotuta. Clara jaio zen Madrilen; … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Gure bazterrak | Utzi iruzkina

Iruzkin txiki bat Oskarari buruz

Kukai dantza-taldearen lanean, abiatzen dira euskal folkloretik eta ballet-dantza tradiziotik koreografia berezia sortu dute. Giro berezian benetan. Dekoratua apaindura gutxikoa, luxurik gabekoa. Errezel zuri eta gardenak zinzilik sabaitik, gela baten itxurakoa. Barruan, bost dantzariak, zuriz jantzita; errezel kanpoan, hilotz-gorpua.

Kategoriak Gure bazterrak | Etiketak , , , | 2 iruzkin

Gabon, dagoenean bonbon, ez dagoenean egon

Kategoriak Asteroko aipuak | Iruzkin 1