Azken Trena Treblinkara

Kartela_Treblinkara azken trenaJoan den hilean Azken trena Treblinkara antzezlana ikusteko aukera izan genuen Legazpi 6 euskaltegiko ikasle eta irakasleok.

Benetan zoragarria izan zen han ikusi genuena, jakinda, gainera, benetako gertaeretan oinarritua dagoela antzezlana eta denok oso hunkituta gelditu ginen.

Horren adierazle dira antzezlanaren amaieran osatu genuen hitz-lainoa eta ikasleen iritzi eta iruzkinak:“Egoera okerrenean hoberena eman dezakezula erakusten du antzezlanak. Kontzientzia esnatzeko antzezlan egokia dela uste dugu. Antzezlanak gizakion baloreak erakusten ditu, ez ahazteko.

Pertsonaia interesgarrietako bat medikua da.

Gu medikua bagina beste hainbat pertsonari laguntzeko edo pertsona gehiago salbatzeko prest egongo ginateke, baina ez dakigu egoera horretan zer egingo genukeen.

Agian, medikua izango bagina edari pozoitsu bat prestatuko genuke haur guztiak hiltzeko, sufrimendurik ez edukitzeko. Izan ere, edari pozoitsua edango balute ez lukete sufrimendurik edukiko.”

Juan Mari, Susana, Joserra, Gorka, Olatz eta Anne

“Obra oso gogorra da baina oso interesgarria eta ikusi egin behar dena.”

Jose Luis

“Antzerlana interesgarria da.Nazi garaia Varsovian.Publikoak parte hartzen du emanaldian.Umezurtz etxeko ohean eta mahaian esertzen dira elkarrekin eta bertatik hasten da istorioa. Hainbat Umezurtz daude. Mediku eta laguntzaile bat dira arduradunak eta portaera arauak dituzte. Haurren bizitza ez da hain txarra. Ametsak, amodioa, borroka txikiak, beldurrak… Nahiko pozik bizi dira egunerokotasunean, nahiz eta elikadura gutxi daukaten.

Baina bat batean beren etxea utzi behar dute eta “azken trena Treblinkara” hartu behar dute “konzentrazio esparrura” .Esaldi gogorrena entzun da bukatzeko “KEA IZANGO ZARETE””.

Lan mingarria eta egiazko lana, tamalez.

Nati

TREBLINKARA AZKEN TRENA…     BERTAKO BIKTIMEI ESKAINITAKO OMENALDI BAT,

Berrehun neska mutil, denak juduak, bere maixu Januszekin eta bere kolaboratzaile Stefaniarekin. Umezurztegian bizi zuten azken eguna. Hor azaldu ziren bere istorioak, beldurrak eta bere zoriontasunak. Oso gazteak ziren, hamaika-hamabi urte zituzten, eta bat-batean albiste txarra: Treblinkara joan beharko zuten. Januszek nahi bazuen ez zuen joan behar, baina bera ere joan zen umeekin.

Hunkigarria izan zen eta ikusi egin behar da jakiteko ze sentimentu azalerazten dituen. Bihotza estututa geratu nintzen, gainera benetako istorioa izan zen. Ez dakit beste espresiorik.

Baina oso-oso ondo egina: aktoreak oso ondo, literak, mahaiak den- dena ondo. Merezi du joatea. Mila esker antzerkia ikusteko aukeragatik eta txalo bero bat!

 Ana Mari

Hona sortu genuen hitz-lainoa:

Egilea: Legazpi6
Data: | Kategoriak Asteroko aipuak | Iruzkinak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude