Baleazaleak

Ostiralean, euskaltegiko talde bat erakusketa honetara joan ginen, Donostiako Untzi Museoan ikusgai dagoena. Benetan interesgarria da eta ikasle zein langile guztioi gomendatzen dizuegu bertaratzea.
Hona hemen museoko webgunean erakusketari buruz irakur daitekeen informazio zati bat:
“Erakusketa honetan antzinako eta gaur egungo balearen arrantza ematen da ezagutzera eta bereziki, euskaldunek jarduera honetan izan duten parte-hartzea azpimarratu da.”
“Euskal Herrian balearen arrantzak gailentasun-historiko handia izan badu ere, lehen aldia da gai honi buruzko erakusketa monografiko bat eskaintzen dela.”

Egilea: Txantxangorria
Data: | Kategoriak Asteroko aipuak | Iruzkinak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude