BARATXURI-ZOPA

ARRAIN-ZOPAEsan digute eguraldi txarra datorkigula asteburuan, eta, berotzeko, gure etxeetan maiz jan izan dugun zopa baten errezeta bidali digu gure ikasle Mikelek. Erraz-erraza duzue eta ezin osasuntsuago. Ea prestatzen duzuen eta zuen iritziak bidaltzen dizkiguzuen.
Milesker, Mikel!

BARATXURI-ZOPA
OSAGAIAK
Zopako ogi bat
6 baratxuri-ale
Gatza
Piper berdeak eta gorri lehorrak (txorizeroak), eta piper min bat
Tomate frijitu poto txiki bat
2-3 arrautza
Oliba olioa
Ura

NOLA EGIN
Lapiko batean, ipini olio txorrotada bat, baratxuri aleak xerratan zatituta eta piper mina. Frijitu pixka bat. Zopako ogia zatitu xerratan, bota lapikora eta nahastu ondo. Ondoren, hasi ura eransten. Zenbat? Zure gustukoa izan arte: urtsuagoa ala lehorragoa.
Une honetan, erantsi piper berdeak, piper gorri lehorrak, tomate frijitua, gatza eta utzi irakiten ordu erdi inguru. Zaindu ez lehortzeko eta behar badu, ura erantsi.
Atera piper berde eta gorriak eta, txikitu ondoren, erantsi berriro. Arrautzak irabiatu eta pixkanaka-pixkanaka erantsi, lapikokoa nahastuz.
Dastatu eta gatzean ondo badago, listo!
On egin!

Egilea: Pintto
Data: | Kategoriak Asteroko aipuak | Iruzkinak

4 erantzun BARATXURI-ZOPA-ri

  1. a.arrieta.maia@terra.com' egilea: Ana Mari

    Oso ona dago, orain dela asko probatu nuen.

  2. make.larranaga@hotmail.com' egilea: Make

    Nik arrautzak osoak jartzen ditut gainean eta gero labean sartu.
    Gaur zure errezeta prestatuko dut.

  3. edu.mugu@yahoo.es' egilea: MARIBEL NAIZ

    KAIXO MARIBEL NAIZ.
    MIKELEN ERREZETA IRAKURRI DUT.
    EGUN BATEAN PRESTATUKO DUT.
    ESANGO DIZUT NOLA ATERA ZAIDAN.

  4. juanecheve77@gmail.com' egilea: juan

    Kaixo
    Nik ez dakit asko janariak prestatzen. Gainera, ez zait gustatzen asko baratxuri-zopa. Nolanahi ere, eskerrak eman dizkiogu Mikeli, sukaldean aritzeko beti prest dagoelako.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude