Baratze eta lore kontuak

Basabitxiloreak

Hogeita hamar urte dira ez zuela egin negu aurten bezain euritsua. Denak sufritu dute ondorioak baina gehiena nekazariek eta lorezainek. Hiru hilabete oso luzeak izan dira, denbora guztia atertu gabe. Otsaila izan da hilabete txarrena, hogeita bat egun euritsuak izan dira eta tenperatura oso baxua ere bai. Lorezain batek azaldu zuen nola bere enpresan asteburuan hurrengo asterako antolatzen dituzten lanak, baina hain eguraldi txarrarekin aldatu egin behar izaten dute. Lurra bustia zegoenean makinekin ezin zenez sartu, orduan eskuz lan egin behar izan dute. Adibidez, sasiak garbitzeko makinarekin ezin zen eta halako gauza asko. Landaketak egiteko garaia izaten da eta etxe partikularretara joaten dira loreak jartzeko.  Aurten askotan ezer egin gabe bueltatu egin dira. Egun batzuetan jaia hartu dute eta lanordu asko galdu dituzte. Pentsatzen zuten eguzkiarekin jendea animatuko zela landareak erostera baino martxoa ere oso txarra izan zen.

Beste aldera nekazariek zerua begiratzen pasatu dute negua. Batek esan zuen baratzeko lana atzeratu egin zirela: “Udazkenean landaketa handiena egiten duzu, aurten egin gabe gelditu dira. Adibidez, baba handia hiru txanda egiten dira eta aurten bat; ilarrak, udaberriko azak, eta abarrak ere berdin.

Babak loretan

 

 

 

Ez dakite nolakoa izango den ekoizpena, berak produktu ekologikoak dauzka. Astero hirurogei saski prestatzen ditu, baina aurten ez zeukan nahiko produkturik saskiak betetzeko baserriko gauzekin. Gazta, mamia, mermeladak, txorizoa, arkume pusketak eta abarrekin osatu ditu saskiak. Egunero ateratzen da kanpora ardiek belarra jateko baina aurten ere barruan gelditu behar izaten zuten eta jateko pentsua erosi behar izan du. Hori ikaragarria garestia da.

Udaberriko loreak

Maiatzean sartu gara orain, eta ea hil berriak eguraldia aldatzen duen eta nekazariei eta lorazainei laguntza pixka bat ematen dien!

Maribel

Egilea: Legazpi6
Data: | Kategoriak Asteroko aipuak | Iruzkinak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude