Barrengorri patea

barrengorripateaHondartzarako moduko eguraldia hasi duen honetan, errezeta goxo eta erraz bat proposatzera gatoz. Hondartzara, mendira eta edonora eramateko moduko pate zaporetsua!

 

 
OSAGAIAK:
Ogi integrala, bi xerra lodi
Soja esnea
Bi tipula
300 gr. barrengorri
Gatza
Belar usaindunak (ezkaia, erromeroa, oreganoa, albaka…)

PRESTAKETA:
Bi ogi xerrak soja esnetan beratzen ipini ordubetez. Zartagin batean bi tipulak frijitu, su baxuan; gatz apur bat bota eta barrengorriak gehitu (aurretik zati txikitan zatitu). Egositakoan, aurretik iragazitako bi ogi xerrak gehitu. Belar usaindunak gehitu banaka, probatuz eta neurria hartuz. Irabiagailuarekin ondo txikitu, ore fin eta mehea osatu arte.
Kristalezko ontzietan ipini, eta hoztutakoan tapak ipini. Lauzpabost egunetan eduki daiteke hozkailuan, ez gehiago.

On egin!

Egilea: Pinpilinperpauxa
Data: | Kategoriak Asteroko aipuak | Iruzkinak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude