Baztango etxeak

Baztango etxeei buruzko hitzaldi interesgarria izan zen Donostian eta gure ikasle Maribelek, bertan izan ondoren, artikulu interesgarria idatzi zigun han entzundakoa kontatzeko:

Baztango etxeek beheko solairuan ukuilua eta lapiko-laratza (sukaldea) dituzte eta Laratza inguruan bankua. Bigarren solairuan logelak eta ganbaran lastoa eta gaztainak oskolarekin, gehiago irauteko.

Senar-emazteek seme -alaba asko zituzten eta erosoago bizitzeko, baserri ondoan, mendi-borda egiten zuten. Kisulabeak ere bazeuzkaten, karearekin etxea margotzeko eta desinfektatzeko. Baratzetan ongarri bezala ere erabiltzen zen.

Mendian belar meta ganaduarentzat. Orain belarra plastikoan sartzen dute eta “silo” deitzen diote.
Baserria maiorazgorentzat izaten zen (hori Euskal Herria guztian bezala). Normalean, beste anai-arrebak etxetik kanpo ateratzen ziren, beste tokietan lan egitera. Baztango bizilagun asko Ameriketara joan ziren. Bizilagunen artean jende garrantzitsua ere izan zen, ministroak, militarrak… gortean lan egin zutenak. Batzuek eta besteek dirua herrira bidaltzen zuten eta diru horrekin etxeak apaintzen zituzten.
Indianoen etxeak ere badaude. Asturiasen eta Kantabrian Indianoen etxeek lorez beteta daukate aurrealdea; Baztanen ez.
Baztango jendeak bereizi egiten dute: etxaldekoa edo maizterra.
Bailararen kapitala Elizondo da. Denda asko dago eta zerbitzuak ere bai. Duela urte batzuk etxebizitzak egiten hasi dira. Herri txikietan orain hasi dira. Jende gaztea ezkontzen zirenean bere baserrietan gelditzen ziren. Moda aldatu da eta orain bakoitzak bere etxebizitza nahi du.
Baztanen etxe bat saltzen dutenean etxea saltzen dute ez armarria. Hori jabetza pribatua da.

Egilea: Legazpi6
Data: | Kategoriak Asteroko aipuak | Iruzkinak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude