Behobiatik Hendaiara

behobiahendaiaGaurko txangoa hiritarra da, izotzetik eta elurretik ihes egiteko. Ibilbideari Badiako Ibilbidea deitzen zaio.
Joncaux auzoan utzi dugu autoa; euskaraz Ihitza, gaztelaniaz Juncal.
Bidasoa ibaiaren ondotik jarraitu dugu Faisaien uhartea ikusiz (Frantzia aldean dago). Historiak esaten du Pirineoen Bake-Ituna sinatu zela eta Luis XIV.aren eta Austriako Maria Teresaren arteko ezkontza egin zela, kondominiotik munduko uharte txikiena baita.
Industrialde batetik lehen padurak izan ziren Hendaiara iritsi gara eta Sokoako Kooperatiba ospetsutik eta Hendaiako geltokitik pasa gara, horrela Txingudiko Badian sartu gara. Paduretan hegazti asko ikusi ditugu.
Pierre Loti idazlearen etxea ere ikusi dugu baina aurrerago Beltzeria Hendaiako antzinako portura iritsi gara.
Geioago kirol-portura eta Sokoburura iritsi gara aurrerago berriz Hendaiako Kasinora.
Itzulera GR-10ari jarraituz egin dugu. Guztira hiru ordu eta erdi.
Irungo Ibaiondo jatetxera joan ginen eguneko menua bazkaltzera.

Lehengo platera :  Arroz krematua onddoekin.
Bigarrena :  Legatza perretxiko saltsan.
Postrerako :  Gaileta karamelatuak.
Kafearekin guztira hamahiru euro.

Gontzal Atxa, Ziablogaren ikaslea

Egilea: Legazpi6
Data: | Kategoriak Asteroko aipuak | Iruzkinak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude