Berriak Irisarritik

euskaraikatenKaixo deneri,
Irisarritik bi lerro zuentzat. Pentsu dut ari zireztela lanean karrastan ez? Nik ere banuke ikastearen beharra. Nere ahizpa eta anai batekin, ibilki gira ordenagailuz harremanetan. Ni zueri bezala, mintzo naiz aita-amekin ikasi moduan ahoz. Aldiz nere haurrideak, gazterik joanik etxetik ahantzi dute mintzaira.
Berriz ari dira liburuekin euskararen ikasten. Beraz ni karrikan bezala eta heik letretako euskararekin, ibiltzen gira, bakoitzak ekarriz bere jakitatea. Al fin, denentzat murumuinen trebaketa ona. Gelditzen naiz orai, hain segur baituzue neke pixka bat nere ulertzen.
Bihotzez zuekin jende onak, oroitzapen hoberenak iparaldetik.

Maddi

Egilea: Irisarriko Maddi
Data: | Kategoriak Asteroko aipuak | Iruzkinak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude