Berriak Irisarritik

Bi lerro agur bero batekin denentzat!
Badakit aste hau hego aldean iphar aldean baïno lasaïagoa izanen duzuela. Hemen lan eta lan eta bethi berdin pobre!!!
Ez dugu ez San Nikolasik ez imakuladarik ospatzen… Ospatzen baï othoïtzean artzen direnentzat baïnan oporrik gabe. Gaïxo gu!!!
Bono ez naiz nigarrez ariko, jubilatuak bethi edo ardura lasaï bizi baïgira! Beraz gure zuek ere lana pixka bat utziko duzue egun hauetan.
Uste dut laster ikusiko dugula hemen gaïndi zuen arteko gure hegoaldeko laguna eta pozik espero dugu.
Ez dut ixtorio partikularrik kondatzeko, bakarrik mila goraintzi zueri igortzeko musu haundi batekin. Gero arte eta ondo pasa denek.

Egilea: Irisarriko Maddi
Data: | Kategoriak Asteroko aipuak | Iruzkinak

Erantzun bat Berriak Irisarritik-ri

  1. egilea: e-pistola

    Irisarriko Maddi maitea:
    Irakurri berri ditut zure azken lerroak eta harritu nau hemen San Nikolas ospatzen dugula pentsatzeak. Zoritxarrez, hori ez da egun horretan jai egiteko arrazoia, baizik eta Santa Espainiako San Borboi Erregeak ezarritako Santa Konstituzio eguna.
    Emandako argibideen ordainean, noiz egingo diguzu bisita? Badut Bidasoaz bestaldeko gure kolaboratzailea ezagutzeko gogoa. Hurrengo txangorako proposamena ere izan liteke Irisarriko inguru eta bazterrak ezagutzera joatea, auskalo!
    Esanak esan, berandu baino goizago elkarren berri izango dugulakoan, izan untsa.

Utzi erantzuna e-pistola(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude