BILINTXI GORAZARRE

BilintxAurreko asteazkenean Antzoki Zaharrera joan ginenez, gorazarrea egingo diot
BILINTX olerkariari:
Indalezio Bizkarrondo Donostian jaio zen. Olerkari apala izan zen baina HANDIA; baita umore onekoa ere. Ikasketarik gabe, eskola gutxikoa eta irakurzalea, parranda eta karta jokoa oso maite zituen.
San Bizente elizan bataiatu zuten. Bere aitona, amaren partetik, Ayamontetik etorri zen. Ume koskorra zenean, eskaileratik erori zen eta, aurpegia itsusitu zitzaionez, (moko okerra bihurtuz) “MOKO” deitzen zioten.
Ustekabekoa eta zoritxarrekoa izan zen bere bizitzan. Zezen batek adarra sartu zion izterrean. Nesken artean ere ez zuen arrakasta handirik izan, baina neska azpeitar batekin ezkondu zen. Andregaiak 22 urte zituen eta bera ia mutilzaharra, 38 urte. Ezkonbidaian Baionara joan ziren. Nikolasa bere maitea izan zen eta hiru seme-alaba izan zituzten. Bera bizibidez arotza zen, baina Antzoki Zaharrean lan postua lortu zuen, zaindari moduan, eta 3. solairuan bizi izan zen familiarekin.
Guda Karlistaren garaian, Arratzain menditik Donostia bonbardatu zuten. Lehen, beste etxe bat jo zuen granada bat errebotean sartu zen leihotik bere gelan. Han zegoen bera eta bi hankak jo zizkion: bat ebaki egin zion eta bestean zauri izugarri batzuk egin zizkion. Sei hilabete iraun zuen ohean, min haundiarekin. Gangrena sartu zitzaio eta azkenean hil egin zen 45 urte zituela. Bere hilobia Polloen dago eta bere izena jartzen du Donostiako kalerik laburrenean.
JAIONE

Egilea: Legazpi6
Data: | Kategoriak Asteroko aipuak | Iruzkinak

Erantzun bat BILINTXI GORAZARRE-ri

  1. a.arrieta.maia@terra.com' egilea: Ana Mari Arrieta

    Benetan, polita idatzi du Jaionek!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude