Bisita gidatua Donostiako Parte Zaharrean

Aurreko argitalpenaren haritik ikasle batek idatzitako kronika dugu honakoa.

E-poxpolinen ikasle Manolok helarazi digu idatzia. Milesker, Manolo!

NautikoanUrtarrilaren 29an Donostiako Turismo-eskolako sei ikaslek, praktikak egiteko, bisita gidatu bat prestatu zuten.
Goizeko hamarretan, Legazpi 6 euskaltegiko talde bat haiekin elkartu ginen Nautiko ondoan.

Elkar agurtu ondoren, berehala azaldu ziguten bisita horren helburua euskal kultura, gure tradizioen ezagutza guregana zabaltzea zelPortaletasa. Horretarako sei leku desberdinetara joan ginen.
Lehenenengo, Portaletas gainera. Han itxasora begira nolakoa zen garai  bateko arrantza eta nola jaio ziren estropadak azaldu ziguten.

Bigarren, Trinitate Plazara. Han bertan dagoen frontoian, pilota jokoa nondik datorren eta gaur egun zenbat modalitate desberdin dauden esan ziguten.
Hirugarren Zuloaga plazara. Han, berriz, herri kirolen jatorria non dagoen ikasi genuen. Adibidez, aizkolarien, tronzalarien, segalarien eta abarren txapelketak nola sortu zituzten.
San BizenteLaugarren San Bizente eliza ondoko iturrira hurbildu ginen. Hor dago, dirudienez, danborradaren jatorria, eta, hurbil dago gaur egun Donostiako festa nagusiak, hau da, Santo Tomas eguna eta San Sebastian eguna ospatzen ditugu lekua ere: Konstituzio enparantza.
Bostgarren lekua Fermin Kalbeton kale izan zen. Hor, bertsolaritzari buruzko azalpenak entzun genituen.
Sarriegiren aurrean

Azkenik,  Bretxa azokara joan ginen, gure gastronomia nondik datorren entzuteko. Lehenik, gure euskal produktuak eta gero gure sukaldaritzaren jatorria azaltzeko.

Bukatzeko, han bertan, Sarriegi monumentuaren ondoan, gildak, ogia eta sagardoa dastatu genituen, 20160129_113437Turismo eskolakoek prestatuta. Gonbidapen polita!

 

Esan beharra dago ere, gure SIRIMIRIA, gurekin ibili zela ibilbide osoan. Halere, ez zitzaigun batere inporta izan, sirimiria ere euskal kultura delako.Sirimiria

Turismo eskolari eta Legazpi 6 euskaltegiari euskal kultura zabaltzeagatik, mila esker.

Manolo Galegoa!

Egilea: E-poxpolin
Data: | Kategoriak Asteroko aipuak | Iruzkinak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude