BITXIKERIAK Gros auzoari buruz. Zuri-beltzezko argazkiak.

http://www.kutxateka.com/item/390

Gros Egiatik, Pascual Martinen argazkia.Kutxa Fototeka

Gure ikasle Jaionek honako artikulua helarazi digu, gure Donostia hobeto ezagutze aldera. Eskerrik asko, Jaione!

Orain dela ehun urte ez zegoen auzorik Grosen. Hondartza handi bat zen, dunak, hondar muinoak, erreka txiki bat baserri batzuen artean eta kitto. Iristeko harrizko bide bat soilik. 1863an Parte Zaharreko harresiak bota zituzten eta Urumea ibaia bideratu zuten hiria zabaltzeko.
Jose Gros merkatari aberatsa zen eta landa txikia zeukan Grosen. Zati handiagoa erosi zion udalari eta bera hil zenean, bere seme Tomasek hartu zuen familiaren negozioen ardura. Jose Goikoa udaleko arkitektoak egin zuen lehen hirigintza proiektua (1891)

http://www.kutxateka.com/item/388

Gros, Txofre, Hondartza…Marinen argazkia. Kutxa Fototeka

“Txofreko hareatza”ko baserri batean iturri bat zegoen. Jofre Ibañez de Yarza zen jabea eta leku horri esaten zitzaion “Jofre” urteen joanean “Txofre” bihurtuko zena (1579).
Kolon pasalekua itsas ertzean zegoen eta txalet ilara zuen.
Beste ibaialdean, bukaeran, “Zurriola pasalekua”, zegoen, gero izena jarri ziotena.
“Zur eta ola” hitzetatik omen dator izen hori. Zurezko lanak egiten zituztelako esaten omen diote horrela.

Egilea: Legazpi6
Data: | Kategoriak Asteroko aipuak | Iruzkinak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude