Blogabogalariak aurkezten: e-pistola

Diotenez, irratiko esataria edo apaiza izateko jaio nintzen, nire ahotsa horietarako aproposa omen. Baina, azkenean, tarteko bidea hartu eta euskara-irakasle hasi eta horretan ari naiz egun. Hori diot ze aipatu hiru lanbideetan arrisku bera baitago; hau da, hizketan bi ordu eman eta inork ere kasu zipitzik ez egitekoa. Horrez gain, ikasle batzuek ematen duten lana dela-eta, irakasleok ondo baino hobeto dakigu otoitzean, hori bai: otoitz isil eta barnekoan. Eta ziurta dezaket errezu mota horretan ere aipatzen direla Jesus, Kristo, Magdalenaren ogibidea, Ogi Santuaren izen arrunta eta abar. Kontua da Blogaboga proiektu periodistiko-erlijiosoari esker, orain tranpolin ederra daukadala azkenean nire patua betetzeko: Miren Irratiko esatari fitxatuko ahal naute!

Egilea: E-pistola
Data: | Kategoriak Asteroko aipuak | Iruzkinak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude