Blogabogalariak aurkezten: e-poxpolin

Beti euki dot, antzinan L.L.Bonapartek eta egun Koldo Zuazok bezalaxe, herrixetan euskaraz jasota zeozen altxorren berri eukitzeko gogua: zaharrek kontatzen ditxuzten pasadizuak, gauza bat izendatzeko herri batetik bestera daozen aldaerak, hurbil daozen herrixen arteko gorabeherak, gauza berberari izen desberdiña jartziagatik eoten diazen gaizki-ulertuak… Kontu hauek guztixak, umore goxoz batzuetan, umore beltzez beste batzuetan , ironiaz… zeuekin konpartitu nahi nitxuzke, euskara ikasten ari zaretenokin edo dakizuenokin, eta, era berian, zuek, irakurliok, ditxuzuenak nirekin konpartitzia. Anima zaitxie ta parte hartu, Euskal Herrixan zihar bidaia ederra ein eta asko ikasiko dou ta!

Egilea: E-poxpolin
Data: | Kategoriak Asteroko aipuak | Iruzkinak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude