Blogabogalariak aurkezten, ongi etorri Debia!

H haizearen hotsa gustatzen zait

I izarrak dira nire zaindari

T tinko jarraitzen diot bideari

Z zerua da nire estalpea

A amets egitea gustuko dut…

HITZA da dugun altxorra, hitzak duen esanahia, historia, jatorria… eta hitzak ematen duen jolasean aritzea gustatzen zait.

Zenbaitetan, egunero, behin eta berriz ikasleek hitz baten esanahia galdetzen dutenean horrela erantzuten diet: itxi begiak, pentsatu, nola irudikatzen duzu ahoan darabilkizun hitza?

Hitza bera da kolorez eta sentimenduz beterik erabiltzen duguna, nortasunez beterikoa, zenbaitetan beste kultura batzuetatik eratorria.

Amestu dezagun pixka bat, eta goazen jolastera!

  • Azoka (arabiar herrialdetan dauden zoco hitzarekin uztartua?)
  • Xarmanta (charmant?)
  • Iraila (iratzea biltzeko hilabetea?)

Egilea: Debia
Data: | Kategoriak Asteroko aipuak | Iruzkinak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude