Bordaldu

Bordak maite ditut, izugarri. Ume-umea nintzenetik maite ere. Bat ikusten dudanero argazkia egiten diot, sekula ez naiz nekatzen. Baztanera txangoa egin genuenean borda zoragarriak ikusi genituen eta ikasle bat eta biok argazkiak egin eta egin aritu ginen, hura ere ni bezain zalea izaki. Kontu hauekin ari nintzela lagun batek “bordaldu” aditza ezagutzen al dudan galdetu zidan. Sekulako ezustekoa eman zidan aditz eder honekin. Orotariko Euskal Hiztegira jo nuen segituan, hara zer dakarren. Ikustazue eta gozatu!

bordaldu, bordaltu (R; Dv (R)). Ref.: A (bordaltu, irakatsi); EAEL 52.
Casarse. “Irakatsiak igaririk bordaltu zen, pasadas las moniciones, se casó” A s.v. irakatsi. v. ezkondu.  Bordal zedina matrimoniotik emazte egotxirik izan denarekin. Hual Mt 5, 32. –Zerentako da matrimonioko sakramentiua? –Bordaltako eta bordaltiuer emoiteko grazia. CatR 61 (CatAe ezkontzeko, CatSal kasatzeko). Yik biar duk etseko izan, eta biar duk kalakoareki bordaltu; […] eztud gogorik kareki bordaltako. […] bada ez kareki bordaltakoz eztuk zér etsiarekin. Mdg 133. Anixko ganu dud xakiteko […] arrebak […] ia bordaltu drenez ala neskato dauden. Ib. 143. Asteartean ezadi ez bordaltu ez itsasoratu. A EY I 53. Aur ordez bordaltu dra. “Se han casado hermanos con hermanos”. A EY III 259.

Egilea: Legazpi6
Data: | Kategoriak Asteroko aipuak | Iruzkinak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude