Brokoli eta azalore pastela

pastel-de-brocoli-2Barazkiz egindako pastelarekin gatoz gaur. Aurreko errezeta entsalada izan zen, eta ikusirik giroa jaki freskoak baino, jaki beroak jateko dagoela aproposa, ba beno, hementxe gatoz brokoli eta azalore pastelaren errezeta goxo honekin. Hori bai, pastel hau hotza ere jan liteke, udan hondartzara edo mendira eramateko oso egokia baita. Osagaiak merkeak eta lortzen errazak dituzue, eta egiten oso erraza duzue. Otordu bateko plater nagusia izan daiteke, entsalada batekin lagunduta janda adibidez.

 

OSAGAIAK: (4 lagunentzat)

Barazkiak, labean eginda

– brokolia 750 gr.
– azalorea 300 gr.
– 2 goilarakada oliba olio
– gatza eta piperra

Bexamel saltsa

– gurina edo margarina, katilu baten ¼
– tipula freskoa, txikitua, katilu baten ¼
– 2 baratxuri ale, txikituta
– arto irina, katilu baten ¼
– soja esnea, 2 katilukada
– limoi ura, goilarakada 1
– altxagarria, goilarakada 1
– Piperra eta gatza, norberak nahi adina
– Intxaur moskatu hautsa, pittin bat

Ogi birrindu aberastua

– ogi integrala, 3 xerra handi
– oliba olioa, 2 goilarakada
– baratxuri ale 1
– Piperra eta gatza, norberak nahi adina
– erromero lehor hostoak, txikitu berriak, goilarakada baten ½

PRESTAKETA:

1. Labea berotu, 200ºtan. Labeko erretiluaren gainean, laberako paper berezia ipini, eta oliba olioarekin ongi olioztatu.

2. Erretiluaren gainean, brokolia eta azalorea ipini, ongi zatituta. Oliba olia, piperra eta gatza bota; eta 50 minutuz labean eduki. Lehenago gorritzen direla ikusiz gero, labea itzali.

3. Barazkiak labean dauden bitartean, bexamel saltsa egin. Horretarako, lapikoa ipini berotzen eta bertan ipini gurina/margarina, tipula eta baratxuria.

4. Tipula eta baratxuria gorritu minutu pare batean, arto irina gehitu eta orea egin arte irabiatu.

5. Soja esnea, limoi ura, altxagarria, piperra, gatza eta intxaur moskatu hautsa gehitu pixkanaka. Ongi nahastu osagai hauek guztiak.

6. Sua baxu-baxu ipini, eta orea loditu arte eduki, kontuz erre edo itsasi gabe!

7. Orea hozten utzi. Hozten den neurrian, loditu egingo da.

8. Ogi birrindu aberastua prestatzeko, ogi xerrak  eta gainerantzekoak hartu eta sukaldeko irabiagailu handi batean ipiniko ditugu. Gure gustoko neurria eduki arte.

9. Beste erretilu bat hartuko dugu, eta bertan labean egindako barazkiak ipiniko ditugu. Gainetik bexamel saltsa gehituko diegu, ongi estali arte. Bukatzeko, gainean, ogi birrindu aberastua zabalduko dugu.

10. Beste bost bat minutuz labean ipiniko dugu prestakina. Gaineko ogi birrindu aberastua gorritu arte.

12. Esan dugun bezala, bero, epel zein hotz dagoela jateko moduko da.

On egin!

 

Egilea: Oihana
Data: | Kategoriak Asteroko aipuak | Iruzkinak

Erantzun bat Brokoli eta azalore pastela-ri

  1. as.m.s.g@terra.com' egilea: Ana Mari Arrieta Maya

    itxura ona dauka,on egin

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude