Kategoriaren artxiboa: Goiko tontorretako hegaztiak

Aingeruak

Zuentzat ez da, agian, berria izango, baina nik atzo ikasi nuen: aingeru guztiak ez dira berdinak. Bai, aingeru mota ezberdin asko dago, bederatzi hain zuzen, Pseudo Dionisio Areopagitak adierazi  zuenaren arabera. Pseudo Dionisio IV. eta V. mendeko teologo bizantziarra izan … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Goiko tontorretako hegaztiak | Etiketak , , , , , , | Utzi iruzkina

Irene Nemirowskyz gogoeta bat

Joan den astean zinemara joan nintzen Suite frantsesa filma ikustera. Irene Nemirowskyren (Kiev, 1903) eleberriaren moldaketa bat da; motza eta gogorra. Alemaniarrek Frantzia okupatu zuten, eta jendeak ihes egin zuen Parisetik edozein lekutara. Errepidea jendez beteta zegoen, batzuk oinez besteak … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Goiko tontorretako hegaztiak | Etiketak , , , , , , , , , , | Utzi iruzkina

Emozioen garapena

Gustatu edo ez, uneoro ari gara emozioak bizitzen, eta horiei esker era askotara senti gaitezke hala nola, alai, triste, kezkati edo lotsati. Emozio ugari daude, bizitzen dugun momentu bakoitzeko, emozio bat. Esan beharra dago, emozioak gertaera jakin batzuek barnean eragiten … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Goiko tontorretako hegaztiak | Etiketak , , , , , , | Iruzkin 1

Liburuaren Nazioarteko Eguna, gaur

Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzen dugu gaur. Hemen, eta munduan zehar, izan ere; irakurzaletasuna sustatu asmoz UNESCO erakundeak sorturiko nazioarteko eguna dugu honakoa. 1995ean hasi ginen egun hau ospatzen, eta gure herri eta hirietan hainbat ekimen ikusiko ditugu, liburuetara eramango gaituztenak.

Kategoriak Goiko tontorretako hegaztiak | Etiketak , , , , , , | Utzi iruzkina

Genetika kontu bitxi bat: kimerismoa

Gaurkoan genetika kontu bitxi bat ekarri nahi nizueke blogera, kimerismoa hain zuzen ere. Txunditurik naukan kontua berau. Bizitza honetan, kontuak ez dira beltzak edo zuriak izaten; genetika kontuetan ere ez, dirudienez. Are gehiago, dogmak edukitzea zertaraino izan daitekeen arriskutsu, hori … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Goiko tontorretako hegaztiak | Etiketak , , , , , | Utzi iruzkina

Inauteriek agerian utz ditzaketen sekretuak

Ez naiz inauterietan inoiz ere mozorrotzen. Ez zait gustatzen. Ez diot nortasuna aldatzeari inongo graziarik ikusten. Gainera, uste dut badaudela kalean benetako itxura eta asmoa ezkutatzen dituzten maltzur gehiegi eta, beraz, ez duela merezi bizio hori goraipatzen duten festekin bat … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Goiko tontorretako hegaztiak | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

Arno Stern, edo nola marrazkiak ikusteko nire moldea aldatu egin den

Arno Stern, hasteko, eskerrak eman nahi dizkizut, ez zaitut ezagutzen, baina Olentzerok zuk idatzitako liburu bat ekarri zidan, eta geroztik nire begiak aldatu egin dira. Bai, begirada aldatu egin zait, eta nire begiak ere aldatu egin direla esango nuke. Liburua … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Goiko tontorretako hegaztiak | Etiketak , , , , , , | Utzi iruzkina

Paramoudrak

Hilabetea izango da semea niregana etorri zenetik laguntza eske, ikastolan eskatutako higadurari buruzko txostena egin behar zuelako. Hasiera batean gorrarena egin nuen, etxerako lanak egiteko laguntza handirik ematea ez baitzait batere egokia iruditzen (berak bakarrik egin ditzala, bizkor dadin!). Baina … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Goiko tontorretako hegaztiak | Etiketak , , , , , , , | Iruzkin 1

Blogabogari buruzko hausnarketatxoa

“Egonak pozik ez du. Boga ahalegina!” esan, eta horrela abiatu ginen, orain hiru urte eta lau hilabete, gure bloga, Blogaboga, sortzeko ahalegin honetan. Gure euskaltegiak ere sare sozialetan egon behar zuela argi ikusten genuen, eta asmo horrekin ekin genion proiektu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Goiko tontorretako hegaztiak | Etiketak , , , , , , , , | Utzi iruzkina

“Gaur ez, bihar egingo dut”

“Ez utzi biharko, gaur egin dezakezunik” dio aipuak, eta esaera zaharrek ere horixe diote: “egon dioenak, bego dio”, “bihar da gero”, “bihar arinago eta hobeto”,” gero, bihar eta sekula ez, senideak dira” eta “gaur zer edo zer eta bihar ezer … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Goiko tontorretako hegaztiak | Etiketak , , , , , | Utzi iruzkina