Kategoriaren artxiboa: Gure bazterrak

CRISTINA ENEARA BISITA

Martxan jartzera goaz 2017-2018ko gure txangoak, gure hiria eta Euskal Herria hobeto ezagutzea helburu dutenak, euskara ahoan eta belarrian dugula. Udazkenean gaudenez, Donostiako parke ederrenetako bat bisitatzera joango gara: Cristina Enea parkera. Kolorez betetako garaia, bertan dauden landare eta zuhaitz … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Gure bazterrak | Etiketak , , , , , | Utzi iruzkina

ORONA IDEORA TXANGOA

Asteazkenean Martxoaren hogeita bian, ORONA IDEO bisitatzera joan ginen . Ikusi nuen guztiak harritu ninduen. Nik pentsatzen nuen  igogailuak eta mantentze-lana besterik ez zutela egiten,  baina hori askoz gehiago da.

Kategoriak Gure bazterrak | Etiketak , | Utzi iruzkina

PASADIZO BELDURGARRIA

Gure bizitzako pasadizo beldurgarriez aritu ginen behin klasean, eta Kristinak kontatu zigun pasadizoa gogoratuko dugu gaur. Berak eta bere lagunak bizi izan zuten pasadizoa, Donostian, Aberri Egun batean.

Kategoriak Gure bazterrak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

DONOSTIAKO URREZKO DOMINA NORENTZAT?

Gaurkoan proposamen bat egin digu gure ikasle Rikardok, Donostiar ezagun baten biografia azaldu ondoren. Ados al zaudete berarekin? ala, ba al duzue beste hautagairen bat proposatzeko?

Kategoriak Gure bazterrak | Etiketak , , , | 5 iruzkin

BILINTXI GORAZARRE

Aurreko asteazkenean Antzoki Zaharrera joan ginenez, gorazarrea egingo diot BILINTX olerkariari: Indalezio Bizkarrondo Donostian jaio zen. Olerkari apala izan zen baina HANDIA; baita umore onekoa ere. Ikasketarik gabe, eskola gutxikoa eta irakurzalea, parranda eta karta jokoa oso maite zituen. San … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Gure bazterrak | Etiketak , , | Iruzkin 1

Ferminen Donostiako Eguna 2017/01/20

Igandean, 22an,  goizeko bederatzietan ordenagailu  aurrean (Oreja Van Gogh entzunez) jarri naiz orri hau betetzeko. Atzo Gabonetan eta oharkabean kaldereroak eta karnabalak izango ditugu. Hau martxa! Nola goaz? Urtarrila bukatzeko jada gutxi falta zaigu, baina egia esaten badizuet, ZIUn (Zainketa … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Gure bazterrak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

San Sebastian eguna

Donostiako festarik garrantzitsuena, San Sebastian eguna, hurbil dugu eta festa honen historia eta nondik norakoak gogoratzea merezi du. Martxaren hitzak ere birpasatu beharra dago: BAGERA… GU ERE BAI GU BETI POZEZ, BETI ALAI

Kategoriak Gure bazterrak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

NOE, MALLANDAIN BIARRITZ BALLETA

NOE ikuskizuna ikusten lehenak izateko aukera eskaini digute Eskolatik Antzokira programaren barruan Legazpi 6 euskaltegiko irakasle eta ikasleoi (eskerrik asko, Nagore!). Izugarri gustatu zaigu ikuskizuna eta horrela adierazi digu Josefinak:

Kategoriak Gure bazterrak | Etiketak , , | 2 iruzkin

BITXIKERIAK Gros auzoari buruz. Zuri-beltzezko argazkiak.

Gure ikasle Jaionek honako artikulua helarazi digu, gure Donostia hobeto ezagutze aldera. Eskerrik asko, Jaione! Orain dela ehun urte ez zegoen auzorik Grosen. Hondartza handi bat zen, dunak, hondar muinoak, erreka txiki bat baserri batzuen artean eta kitto. Iristeko harrizko … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Gure bazterrak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

ALBAOLAKO BISITAREN KRONIKA

Duela pare bat aste, Pasaian dagoen Albaolara Legazpi 6 euskaltegiko hirurogei lagun hurbildu ginen. Egun ederra eman genuen Pasaia aldean, eta gure hiru ikaslek beren kronikak helarazi dizkigute. Jarraian dituzue hiru kontaketak. Esker mila, Mertxe, Make eta Ismaeli.

Kategoriak Gure bazterrak | Etiketak , , , , , , | Utzi iruzkina