Kategoriaren artxiboa: Gure bazterrak

San Sebastian eguna

Donostiako festarik garrantzitsuena, San Sebastian eguna, hurbil dugu eta festa honen historia eta nondik norakoak gogoratzea merezi du. Martxaren hitzak ere birpasatu beharra dago: BAGERA… GU ERE BAI GU BETI POZEZ, BETI ALAI

Kategoriak Gure bazterrak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

NOE, MALLANDAIN BIARRITZ BALLETA

NOE ikuskizuna ikusten lehenak izateko aukera eskaini digute Eskolatik Antzokira programaren barruan Legazpi 6 euskaltegiko irakasle eta ikasleoi (eskerrik asko, Nagore!). Izugarri gustatu zaigu ikuskizuna eta horrela adierazi digu Josefinak:

Kategoriak Gure bazterrak | Etiketak , , | 2 iruzkin

BITXIKERIAK Gros auzoari buruz. Zuri-beltzezko argazkiak.

Gure ikasle Jaionek honako artikulua helarazi digu, gure Donostia hobeto ezagutze aldera. Eskerrik asko, Jaione! Orain dela ehun urte ez zegoen auzorik Grosen. Hondartza handi bat zen, dunak, hondar muinoak, erreka txiki bat baserri batzuen artean eta kitto. Iristeko harrizko … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Gure bazterrak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

ALBAOLAKO BISITAREN KRONIKA

Duela pare bat aste, Pasaian dagoen Albaolara Legazpi 6 euskaltegiko hirurogei lagun hurbildu ginen. Egun ederra eman genuen Pasaia aldean, eta gure hiru ikaslek beren kronikak helarazi dizkigute. Jarraian dituzue hiru kontaketak. Esker mila, Mertxe, Make eta Ismaeli.

Kategoriak Gure bazterrak | Etiketak , , , , , , | Utzi iruzkina

ALBAOLA IKUSTEKO AUKERA

ALBAOLA ITSAS KULTUR FAKTORIAn XVI. mendeko San Juan baleontziaren erreplika egiten ari dira 2016 Europako Kultur Hiriburutzaren baitan. Pasai San Pedron kokatuta dago Albaola eta bere helburua itsas ondarea zabaltzea eta berreskuratzea da. Datorren asteartean, hilaren 22an, bisita gidatua dugu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Gure bazterrak | Etiketak , , , , , , , | Iruzkin 1

CLARA CAMPOAMOR RODRIGUEZ

Egon gara Jaenen ia ehun emakume Donostiakoak, Burlatakoak, Madrilekoak eta Jaenekoak. Denak Neus Albertos anderearekin. Enpoderamientoko tailerra egin dugu eta Clara Campoamor izan da gure lana. Irakurri dugu, pelikulak ikusi ditugu eta abar, beti Clararekin lotuta. Clara jaio zen Madrilen; … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Gure bazterrak | Utzi iruzkina

Tabakalerako bisitaldia

Otsailaren hasieran, Santa Agedaren egunean,  euskaltegiko ikaskideak joan ginen Tabakalera bisitatzera. Bostetan sarrerako kafetegian geratu ginen Anarekin, gure irakaslearekin. Kafetxo bat hartu eta gero igo ginen bostgarren solairura; han terraza dago. Handik bista ederrak daude eta argazki batzuk egin genituen.

Kategoriak Gure bazterrak | Etiketak , , | 3 iruzkin

Iruzkin txiki bat Oskarari buruz

Kukai dantza-taldearen lanean, abiatzen dira euskal folkloretik eta ballet-dantza tradiziotik koreografia berezia sortu dute. Giro berezian benetan. Dekoratua apaindura gutxikoa, luxurik gabekoa. Errezel zuri eta gardenak zinzilik sabaitik, gela baten itxurakoa. Barruan, bost dantzariak, zuriz jantzita; errezel kanpoan, hilotz-gorpua.

Kategoriak Gure bazterrak | Etiketak , , , | 2 iruzkin

Bisita gidatua Donostiako Parte Zaharrean

Aurreko argitalpenaren haritik ikasle batek idatzitako kronika dugu honakoa. E-poxpolinen ikasle Manolok helarazi digu idatzia. Milesker, Manolo! Urtarrilaren 29an Donostiako Turismo-eskolako sei ikaslek, praktikak egiteko, bisita gidatu bat prestatu zuten. Goizeko hamarretan, Legazpi 6 euskaltegiko talde bat haiekin elkartu ginen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Gure bazterrak | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

Euskal kultura Donostiako Parte Zaharrean zehar

Joan den ostiralean, Turismo gidaritza eta informazioko  bigarren mailako ikasleek bisita ederra eskaini ziguten Donostiako Parte Zaharrean zehar, euskal kulturaren hainbat alor azaltzen zizkiguten bitartean. Arrauna, pilota, herri kirolak, festak, bertsolaritza eta gastronomia izan genituen mintzagai, eta, eguraldia lagun izan … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Gure bazterrak | Etiketak , , , , , | Utzi iruzkina