Kategoriaren artxiboa: Hau kuxidadia!

HOU PITXU HOU!!!!

HOU PITXU HOU!!!! Negütik bedatseala, Züberoko maskaraden urtaroa. Heldu dira berriro ere maskaradak, bai. Zalantzan izan badira ere, apirilaren 1ean izango da lehen agerraldia.

Kategoriak Hau kuxidadia! | Utzi iruzkina

Idazlankeriak

Gaur, Gure Jaunaren argiak zorrotz esnatu nau, eta edozein egunetan pasa-txandako kontuak izango liratekeenak zama astun bihurtu zaizkit erraietan. Hori dela eta, orain dela gutxiko azterketa-deialdi bateko idazlanetan ikusitako eta “gozatutako” hainbat harribitxi zuei helarazteko gustua eman diot neure buruari. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Hau kuxidadia! | 3 iruzkin

Dikotomiak eta gaizki ulertuak, atera/sartu naiz/dut

Honako pasadizo hau, Lorena gure lankide jatorrari gertatua da. Badakizue ia ikasle guztiei hitz batzuk harrapatzea edota desberdintzea izugarri kostatzen zaiela. Eta, horrela, adibidez, ikasle askok arrakasta eta arrastaka nahasten dituzte. Bide batez, utzi esaten nire ustetan nahaste hau fonetikoa … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Hau kuxidadia! | 5 iruzkin

URKULLU

Gure lankide eta lagun ondarrutar Amaiari gertatu zitzaion jubilatuen talde batean. Hastapenetan zeudenez, horrelakoetan lexiko ariketa dexente egin ohi dira, eta hor dabiltza baserriko edo mendiko hitzak gora hitzak behera, demagun baserriaren goiko aldea ganbara dela eta behiaren arra zezena … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Hau kuxidadia! | Utzi iruzkina