Kategoriaren artxiboa: Hizkeria

Arguedaseko jota ederra, euskaratuta

Ikasturtean zehar egin dugun lan bitxietako bat ekarri nahi dizuet gaurkoan, Nafarroako Erriberako jota bat, baina gure artean euskaratua. Talde-lanean egin genuen itzulpena, ariketa dibertigarria izan zen oso!Gure ikasle nafar batek ekarri zizkigun, Sebastian Galarreta arguedarrak, jota maitea berau. Gu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Hizkeria | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

Txinako barriak (I). Dragoiaren prozesiñoia.

Liburutxo gozagarri bat irakurtzen ari naiz egunotan, aspaldiko kontuak kontatzen dituen liburu bat. Basile Joannateguy eta Eusebio Bengoa Akordagoitiaren liburua, Txinako berriak (Euskal Editoreen Elkartea, Klasikoak, Arantzazu Elordietaren edizioa).Gure Hizkeria atal honetarako oso aproposa iruditu zaidan liburua.

Kategoriak Hizkeria | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

Dibina, bizitza oso bat anguletan

Iban Egigurenek Dibina Lanberriren bizitza kontatu du Dibina, bizitza oso bat anguletan dokumental laburrean. Lanberri 9 urte zituenetik aritu da angulak arrantzatzen, eta bere ibiliak jaso nahi izan ditu egile oriotarrak. “Goazen anguletara” esanez hasten da dokumentala, eta badirudi hori … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Hizkeria | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

Etxekortiako olha

Pentsamendu magikoari buruzko pasarte eder bat irakurri dut berriki. “Etxekortiako olha”ren kondaira, naturaz gaindiko gertakizunen istorioa. Etxekortia mendia Ozkaxe mendi-lepoaren ekialdean (826 m., Zuberoa) dago.

Kategoriak Hizkeria | Etiketak , , , , , , | Utzi iruzkina

“Nongo euskaran ari gara?” lehiaketako erantzunak (2)

Gaur zortzi “Nongo euskaran ari gara? (2)” lehiaketako bigarren saioa egin genuen, oraingoan bizkaieraz. Erantzunen gutxi izan ditugu, gipuzkera hurbilago izango dugulako ziurrenik. Erantzun digun laguna nahiko zuzen ari zen (Ondarru eta Lekeitio aipatu zizkigun Facebooken) baina hiru herriak zein … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Hizkeria | Etiketak , , , , , | Utzi iruzkina

Nork beriai eutsi, ez izan zalantzaik

Jun dan astian, familixiakin bazkaltzen nenguala, euskalkixei buruz hitz eitxen jardun nun aitxa eta amaginarrebakin. Haiek esaten zeben Tolosakua oso euskara politxa dala eta Zarauzkua, beno haiek hitz eitxen zabena, kaskarra.

Kategoriak Hizkeria | Etiketak , , | Utzi iruzkina

“Nongo euskaran ari gara?” lehiaketako erantzunak

Aurreko astean “Nongo euskaran ari gara?” galdera bota genizuen eta lehiaketa martxan ipini. Erantzunen bat jaso dugu Facebooken, erantzun zuzenari dezente hurbildu zaiona gainera. Gaurkoan erantzunak ematera gatoz, honako hauek dituzue: 1 Zaldibia 2 Oñati 3 Azkoitia    

Kategoriak Hizkeria | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Nongo euskaran ari gara? Ezetz asmatu!

Ikasturtea hasita, taldeei tamaina hartzen ari naizela, betiko galdera eta zalantzekin etorri zaizkit ikasleak aurten ere. Euskara herdoiltzen ari zaiela esanez, aditzarekin ari da borrokan gehiengoa eta tartean deklinatzen ahaztu zaiola esaten duenik ere bada.

Kategoriak Hizkeria | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Sokamuturra Donostian

Joan den mende hasierako Donostiari buruz hizketan hasi genuen abuztua blog honetan. Pottorroa izendatu nuen post-aren bidez Dunixi de Azcueren “Mi pueblo, ayer” izeneko liburua ezagutu zenuten zuetako askok. Orduan aipatzen nuen noraino deigarriak egiten zaizkigun orain garai hartako Donostiako … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Hizkeria | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Kantabria’ko itxas-gizonai oroipen bat (1912ko enbataren urteurrena)

Joan den asteartean egin ziren ehun urte Kantauri itsasaldean inoiz izan den galerna edo enbatarik handiena lehertu zela. 144 arrantzale hil ziren, ia denak bizkaitarrak, Bermeon ehundik gora izan ziren hildakoak; herrian sekula ezagutu den zorigaitzik handiena. Femin Imaz eta Txirrita izan izan … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Hizkeria | Etiketak , | Utzi iruzkina