Kategoriaren artxiboa: Legazpi6 euskaltegia

Amaitu zaigu ikasturtea!

Ikasturtea amaitu zaigu lagunok! Beno, bihar bukatuko ditugu eskolak, eta oporrei begira jartzeko tenorean izango gara. Urrian ekin genion 2014/2015 ikasturteari, eta hain zuzen ere, oporrei buruz hitz eginez hasi ginen. Ikasturtean zehar eztarria zaindu nahirik, eta marrantez babestu asmoz, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Legazpi6 euskaltegia | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Astebururako eguraldia

Ostiralean giro ezegonkorrarekin eta nahasiarekin jarraituko dugu. Aterrune luzeak egongo diren arren, ez dira batere fidagarriak izango, edozein momentutan euritara joko duelako. Zaparradak nonahi botako ditu eta baliteke tarteka trumoiak jotzea. Haizea nora ezean ibiliko da goizean, baina arratsaldean iparraldetik … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Legazpi6 euskaltegia | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Bidaiatzea, bizi beharreko esperientzia

Asko gara noizbait bidaiatu izan dugunak. Batzuk Europan zehar, beste batzuk Amerika edo Asia ezagutzeko aukera izan dute etab. Anitzak izan daitezke bidai horiek egiteko arrazoiak. Oporrak ez ezik, badira ikasketekin jarraitzeko, hizkuntza berriak ikasteko joan direnak, edota atzerrian lan … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Legazpi6 euskaltegia | Etiketak , , , , , , | 2 iruzkin

Euskaltegikook sagardotegian, aurten ere bai!

Joan den astelehenean, urteroko bazkaria egin genuen Zelaia sagardotegian. Bi ikaslek, Mertxe Garcia eta Manolo Martinezek, idazlan eder askoak egin dizkigute, egun hartako nondik-norakoak kontatuz. Hona ekarri ditugu biak, zuen gozamenerako. On egin!

Kategoriak Legazpi6 euskaltegia | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

Matxismoa

Irudi hau ikusterakoan, arropa hauen prezioa ikusterakoan, nola geldituko zaigun pentsatzen dugu. Hala ere, erakusleiho honen atzean ezkutatzen dena baztertu egiten dugu. Ondo behatuz gero, konturatuko gara gizonezkoa galtzontzilo sinpleak jantzita dagoela, eta emakumezkoa, berriz, kulero sexy-ekin, kortse moduko batekin, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Legazpi6 euskaltegia | Etiketak , , , , , , | 4 iruzkin

Zazpi aldiz elur

Joan den asteazkenean, goizeko hamaiketan, euskaltegiko lagunekin Victoria Eugenia antzokira joan nintzen, “Zazpi aldiz elur” ikuskizuna ikustera. Mikel Laboaren bizitzari buruzkoa zen.

Kategoriak Legazpi6 euskaltegia | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

Animaliak

Gaur egun, pertsona gehienok etxean animaliak ditugula esan genezake. Izan ere, maitasuna eta laguntasuna eman ez ezik, momentu onak pasatzeko aukera ere ematen digutela azpimarratu ohi da.

Kategoriak Legazpi6 euskaltegia | Etiketak , , , , | 3 iruzkin

Angula

Angula edo txitxardinari buruz idatzi nahi dut gaurkoan. Izan ere, San Sebastian eguna hurbiltzen ari zaigularik, zuetako bakarren bat izango da angulak erostekotan. Orain “merke” omen dauzkagu, aurreko urteekin alderatuta bai, merkeago bai, baina inola ere ez merke!

Kategoriak Legazpi6 euskaltegia | Etiketak , , , , , | Utzi iruzkina

Urte berrirako asmo onen zerrenda

Bai, aitortzen dizuet, ni ere urte berrirako asmo onen zerrenda egiten duten horietakoa nauzue. Zerrenda egin, egiten dut, baina gero betetzen izaten dira lanak! Hori ere aitortzen dizuet, baina saiatzen naiz, eta gogo horri, indar horri, garrantzia ematen diot. Horregatik … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Legazpi6 euskaltegia | Etiketak , , , , , | 3 iruzkin

Gabonak ailegatu dira, gaiztoak izan!

Gabonak ailegatu dira eta prestaketa guztiak egin behar ditugu. Gogoratu, jendearekin haserre egon! Baita familiarekin ere! Ez izan pertsona ona, eta landu alde gaiztoa ahal duzun guztia. Hau irakurtzean pentsatuko duzue…

Kategoriak Legazpi6 euskaltegia | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina